2020/11/09

Egun gutxi barru hasiko da Euskaraldia!

iritzia: 

 

Aurten, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa.  



Aurreko edizioan bezala, norbanako bezala eman daiteke izena; ahobizi edo belarriprest izanez. Ahobiziak euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da. Belarriprestak, ordea, ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak  dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.
 
Berritasun moduan, Ariguneak daude, hau da, euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro. AEK-ko euskaltegiak ere arigune izango dira. Goiztiri AEK arigune izango da. 
 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat