2016/05/31

Motibazioari buruzko saioa Ordizian

iritzia: 
 

Goizeko eta iluntzeko taldeetako ikasle eta irakasleak Ordiziako D'elikatuzen elkartu ginen maiatzaren 24an motibazioaz aritzeko. Lehenik eta behin, Korrika 16rako egindako Bidaia intimoak dokumentala ikusi genuen.


Dokumentalean lau pertsona ageri dira, lau istorio, beraz. Batetik, euskara txikitan galdu eta gerora berreskuratu zuten bi lagun: Mixele lapurtarra eta Jesus Mari ermuar-gasteiztarra. Bestetik, kanpotik etorritako bi lagun : Rami tuareg-a eta Tereixa galiziarra, amodioak eta Ruper Ordorikaren kontzertu batek Euskal Herrira ekarritakoak, hurrenez hurren.

 

Ikus-entzunezkoaren ondoren, mokadutxoa egin genuen eta dokumentalean aipatutako kontuei buruz aritu ginen solasean. Jarraian, ikasleak taldeka antolatu genituen. Nola? Gelaren alderdi banatan lau pertsonaien izenak jarri genituenez, ikasle bakoitzak norekin identifikatu zen erabaki zuen eta haren izendun papertxoa zegoen tokira gerturatu zen.


Hala, hiru edo lauko taldetxoetan bildu ginen eta ikasketa prozesuaren hainbat alor izan genituen hizpide: euskara ikasten noiz hasi ginen, non eta nola ikasi dugun, arazoei nola aurre egin diegun, nola sentitzen garen orain, erabileraren garrantzia, norekin hitz egiten dugun euskaraz....


Gertutasun handiko elkarrizketa goxoak izan genituen eta talde ezberdinetako ikasleak hobeto ezagutu eta eurekin norberaren kezkak, sentipenak eta abar partekatzeko aukera izan zen, beste batzuk ere antzeko egoeretan daudela sentitzeko.

2016/05/27

Azterketak prestatzeko ikastaro trinkoak udan

iritzia: 

Uztailean eta irailean euskara azterketak prestatzeko asmoa al duzu? Goiztiri AEKn baduzu aukera!

IKASTARO TRINKOA
  • Zer: 
    • B1,B2 edota C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak. 
  • Ordu kopurua: 80
  • Noiz: Uztailean eta irailean
  • Prezioa: 142 €
  • Izen-ematea: ekainaren 9tik 17ra 

Interesa baduzu, jarri harremanetan gurekin

Eman izena!

2016/05/25

Udako eskaintza

iritzia: 

Ekainean amaituko da urrian hasitako ikasturtea eta udan etenaldia izango dute ikasleek. Euskaraz egiteko ohitura gutxiago dutenek, nabaritu egiten dute, ordea, eta udan ikasten jarraitzeko hautua egiten dute. Beste batzuek,berriz, ikasturtean zehar lanpetuta dabiltzanez, uda aprobetxatzen dute euskara ikasteko.

Hauxe da udarako dugun eskaintza:


Interesa baduzu, edo informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin


Animatu eta eman izena!

2016/05/24

Udako irakurle kanpaina martxan da

iritzia: 


Udan denbora gehiago izango duzuenez, irakurketarekin jarraitzeko aprobetxa dezakezue. AEKren udako irakurle kanpaina martxan da eta honi esker merkeago erosi ahalko dituzue hainbat produktu: liburuak, diskoak, hiztegiak... Hementxe duzue katalogoa:


Eskaera egiteko prozedura:

  • Katalogoaren azken orrian dagoen fitxa bete.
  • Ordainketa egin, orriaren atzean agertzen den kontuan. Euskaltegiaren izena (Goiztiri AEK) argi jarri.
  • Ordainagiria eta betetako fitxa irakasleari eman.
  • Azken eguna: maiatzak 31.

Interesik baduzue, lehenbailehen egin, mesedez. Epea pasatakoan, ordainketa eginda ere, ez baitigute eskaera onartuko.

Animatu eta gozatu euskal kulturaz!

2016/05/19

Desafioa: irribarreak eta emozioak piztea

iritzia: 


Bertso desafioa izan genuen joan den asteartean Beasainen, Goierriko eta Tolosaldeko bertsolarien artean.  Tolosaldeko Harituz bertso eskolako ordezkariak Haritz Mujika, Imanol Irazustabarrena eta Iñigo Gorostarzu izan ziren; Goierriko Goibe taldekoak, berriz, Ane Beloki, Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegi. 


Beasaingo Basakana tabernatik abiatu eta hainbat tabernatan egin genuen geldialdia, zerbait hartu eta bertso jarduna entzuteko. 


 
Eresti Oiarbide gabiriarrak jarri zituen gaiak eta bezperan euskaltegiko ikasleekin egindako saioan landutako oinak eta ideiak  ere erabili zituen.





Ikusleen txalo zartaden arabera pilatu zituen  puntuak talde bakoitzak. Azkenean goierritarrak izan ziren garaile. Irabazleak irabazle, entzuleok gozatu ederra hartu genuen bertsolarien saioekin. Ez zen umorerik falta izan eta hunkitu ere egin gintuzten! Bejondeizuela eta hurrengora arte!


2016/05/17

Bertso desafiorako gaiak prestatu ditugu

iritzia: 


Ikasleei Beasaingo bertso desafioko saioaren berri emateko Eresti Oiarbide gabiriarra izan genuen Ordiziako euskaltegian. Saioaren nondik norakoak azaltzeaz gain, ikasleek eurek ere parte-hartze handia izan zuten, desafiorako gaiak, oinak eta bestelakoak ere prestatu baitzituzten. Bejondeizuela!



2016/05/16

Txiste eta pasadizoen lehiaketa martxan da

iritzia: 
 
Eguraldi onarekin batera, kaleak bete egiten dira eta giroa alaitu. Umorea nagusi izaten da horrelakoetan eta txisteak eta pasadizoak kontatzen aritzen gara. Hori dela eta, Goiztiri AEK-kook XXV. Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa antolatu dugu umorea euskaraz egiten eta zabaltzen jarraitzeko. 
LEHIAKETA
  • Zer: euskaraz, batuan edota euskalkian, idatzitako txiste edota pasadizoak.
  • Parte hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.
  • Epaimahaia: Goiztiri AEKren ikasleak.
  • Parte hartzeko modua: pasadizo edo txiste idatziak e-postaz bidali behar dira goierri@aek.org helbidera,  izen-abizenak, helbidea eta telefonoa jarrita.
  • Parte hartzeko azken eguna: ekainak 1.
  • Sariak:
    • 1.saria: 5 lagunentzako afaria Ataungo Urbitarte sagardotegian.
    • 2.saria: 2 lagunentzako afaria, gaueko egonaldia eta gosaria Zeraingo Oiharten.
    • 3.saria: tablet-a.
 
Bidali txiste edota pasadizoak!
 

2016/05/13

Bertso desafioa izango da asteartean Beasainen

iritzia: 

Bertso desafioa antolatu dugu datorren astearterako, maiatzak 17, Beasainen. Desafioa 18:00etan hasiko da Basakana tabernan, euskaltegitik gertu. Tabernaz taberna ibiliko gara eta geldialdi bakoitzean bertso jarduna izango da. Jardunaren amaieran entzuleek zein gustatu zaien gehien adieraziko dute eta, amaieran, bozka gehien jaso dituenak irabaziko du.

Bi talde izango dira norgehiagokan: Tolosaldeko Harituz eta Goierrialdeko Goibe. Tolosaldeko Haritz Mujika, Imanol Irazustabarrena eta Iñigo Gorostarzu arituko dira bertsotan eta Goierrialdetik, berriz, Ane Beloki, Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegi.

Gai-jartzailea Eresti Oiarbide izango da. Oiarbidek gidatuko du saioa, euskaltegiko ikasleekin landutako gaiak eta berak prestatutakoak tartekatuta.

Datorren asteartean dugu hitzordua, beraz, 18:00etan, Beasaingo Basakana tarbenan. Zuen zain izango gara; arratsalde ederra igaroko dugu!

 (Ordizian, Korrikako ekitaldien barruan, egin genuen bertso desafioa. )

2016/05/12

Maiatzeko lehiaketa

iritzia: 

Hilabete honetako galdera: Zein da AEKren udako kanpainaren leloa?

Saria: ekainean egingo dugun afarirako 2 txartel.

Parte hartzeko azken eguna: maiatzak 31.

Bidali zure erantzuna:

  • E-posta: goierri@aek.org
  • Whatsapp mezua: 607 635 687 
Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.

Lehiaketaren laguntzaileak:



2016/05/11

2016/05/04

Maiatzeko AIZU aldizkaria

iritzia: 
Fredi Paia dugu maiatzeko aldizkariaren azaleko protagonista. Bertsolari bizkaitarrak txapelketaz, bertsolaritzaz eta bere proiektuez aritu da hizketan egin dioten elkarrizketan


Horretaz gain, hainbat erreportaje ere badira: udako barnetegiak, Errioxa sor-marka, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa...

Gogoratu kioskoan eskura dezakezuela  AIZU aldizkaria.

2016/05/02

AEKarpa Iruñean!

iritzia: 
Maiatzaren 7an giro ederra izango da Iruñean. Izan ere, ikasturte honetan ere, AEKarpa, euskaraz bizi nahi dugunon besta, antolatu dute bertako AEKideek.


Egun osoan izango dira ekitaldiak: goizeko 10:30etik aurrera, dantzak, musika, ardo dastaketa, mus txapelketa... eta 12:45ean, mintzodromoa, euskara praktikatzen jarraitzeko!!

Arratsaldean, herri bazkaria (txartelak 18 euroan, umeek 6€) egingo da. Bazkalostean, bingoa eta gerora, dantzaldia eta kontzertuak, TRIKIDANTZ, BENATION eta MUSKHARIAN taldeen eskutik.

Mus txapelketarako, mintzodromorako zein herri bazkarirako izena eman behar da: Iruñerriko edozein AEK euskaltegitan edo e-postaz (irunerria@aek.eus)

AEKarpan zure zain egongo gara, lagun!