2015/03/26

19. Korrikaren bukaera jaia Bilbon igandean

iritzia: 

19. Korrika Urepelen hasi zen martxoaren 19an eta Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, Bilbon amaituko da hilaren 29an. Bilboko Areatzan amaituko du Korrikak 2.500 kilometroko ibilbidea, Nabarra kalea igaro eta Areatzako zubia gurutzatuta. 


Korrika helmugara iritsi eta gero izango den ekitaldiaz gain, adin eta gustu guztientzako moduko egitaraua izango da hainbat gunetan banatuta: kontzertuak, haurrentzako ikuskizunak, jana eta edana, erraldoiak, euskal jokoak, dantza...



GOIERRITIK AUTOBUSA

Korrikaren amaieraz gozatzeko asmotan gara goierritar asko eta, hori dela eta, autobusa antolatu dugu. Bihar, martxoak 27, goiza izango da izena emateko azken eguna. Ibilbide hau egingo du autobusak:
  • 09:45 Lazkao (Erlo parean)
  • 10:00 Ordizia (tren geltokian)
  • 10:15 Beasain (tren geltokian).
19:00etan itzuliko gara Bilbotik.


IGANDEAN EUSKAHALDUN GUZTIOK BILBORA!

2015/03/25

19.Korrika Goierrin

iritzia: 


Joan den ostegunean Urepeletik abiatu zen eta igande gauean iritsi zen 19.Korrika Goierrira. Legorretan sartu zen eta Itsasondo, Arama,Ordizia, Beasain, Lazkao, Olaberria, Idiazabal, Segura, Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi eta Ezkio-Itsaso zeharkatu zituen.Eguraldiak lagundu ez zuen arren, ehunka lagun atera ziren kalera Korrikarekin bat egiteko.

GORA GOIERRI EUSKAHALDUNA!




BEASAIN



IDIAZABAL



LAZKAO



MUTILOA



OLABERRIA



ORDIZIA



SEGURA





2015/03/20

Igande gauean iritsiko da 19. Korrika Goierrira

iritzia: 



19. Korrika Urepelen abiatu zen atzo eta giro ederra izan zen Nafarroa Beherako herrixka honetan. Goizetik iluntzera arteko egitaraua izan zen bertan: Korrika Txikia, umeentzako ikusgarriak eta ekitaldi nagusia. Arratsaldeko bostetan abiatu zen euskararen aldeko lasterketa. 



Goierrira igandetik astelehenerako gauean iritsiko da eta hainbat herri zeharkatuko ditu: 



   

       

            errepide lasterketak
       

       

           
                KORRIKA19 - Urepeletik Bilbora 2,166 km
           

           
                Egilea: KORRIKA19
           

       

       

   

Korrika iritsi aurretik, girotzeko hainbat ekintza izango dira Goierriko herrietan.


Goierritar euskahaldunok, parte hartu 19. Korrikan eta ekitaldietan! 

Denok Korrikara!

2015/03/18

Korrikaren hiru lehiaketen irabazleak

iritzia: 
Korrikak hiru lehiaketa izan ditu martxan eta lanak jasotzeko epea pasa ondoren, epaia jakinarazi berri da. Hauexek izan dira abesti bertsioaren, bideo-koplaren eta bideo lehiaketaren irabazleak. 

Abesti bertsioa


Bideo-kopla


Bideo lehiaketa


Zer iruditu zaizkizue? Utzi zuen iritziak iruzkinetan!

Bihar hasiko da 19.Korrika Urepelen

iritzia: 
 

Uste baino lehen iritsi zaigu martxoaren 19a! Bihar arratsaldean irtengo da 19.Korrika Urepeletik eta hainbat ekitaldi izango dira bertan goizeko hamaikak aldera hasita: umeentzako ikusgarriak, tailerrak, karrika animazioa, bazkari herrikoia, kantariak...Ekitaldi nagusia 16:40an izango da eta 17:00etan abiatuko da Korrika. Ondoren, musika izango da eta gauean Baigorrin kontzertuak.


Urepelen ikusiko dugu elkar, euskahaldun!


2015/03/17

"Gu euskahaldunak gara" dokumentala

iritzia: 
 
 
Korrikaren 19. ediziorako ekoitziriko dokumentalean 19 pertsona esanguratsu agertzen dira, euskal gizarteko esparru ezberdinetan erreferentziazkoak direnak. Elkarrizketen bitartez, euskararen alorreko ahalduntzeaz ari dira: noiz ahaldundu ziren, nola, zergatik... Norbanako gisa euskahalduntzeaz ari dira, baina baita ahalduntze esperientzia kolektiboei buruz ere. 
 
Ahalduntzea ez ezik, ahuleziak ere badituzte mintzagai, izan ere ahuleziak ere aztertu behar dira norbanako zein kolektibo gisa euskahalduntzera heltzeko.

Durangoko Azokak ere badu bere tartea ikus-entzunezkoan, noski, eta, hala, Jose Luis Lizundia eta Jon Irazabal Azokako zuzendari ohi eta Gerediaga elkarteko kideak ere agertzen dira, Azoka bera eta euskahalduntzea lotuz.
 
 
Peru Magdalenak aurkeztuta, 38 minutuz euskararen eta euskalgintzaren iraganaz, geroaz eta berreskurapenaz dihardute Jose Angel Iribar Athleticeko jokalari ohiak, Kirmen Uribe idazleak, Maite Arroitajauregi “Mursego” musikariak edo Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak, besteak beste.


 

ELKARRIZKETATUAK
Dioni Agerre       (errugbi jokalari ohia)
Katixa Agirre       (idazlea)
Maite Arroitajauregi 'Mursego'    (musikaria)
Amets Arzallus      (bertsolaria)
Eñaut Elorrieta     (musikaria)
Reyes Ilintxeta     (Euskalerria irratiko kazetaria)
Paxkal Indo         (Seaskako presidentea eta musika-ekoizlea)
Jon Irazabal         (Durangoko Azokako zuzendari ohia)
Jose Anjel Iribar    (Athleticeko jokalari ohia)
Iraia Iturregi         (Athleticeko jokalaria)
Jose Luis Lizundia  (Euskaltzaina eta Durangoko Azokako zuzendari ohia)
Iñaki Martinez de Luna       (soziolinguista)
Mertxe Mugika      (AEKren koordinatzailea)
Anaje Narbaiza      (Elay enpresako euskara-planaren idazkaria)
Martxelo Otamendi (BERRIAko zuzendaria)
Iñaki Perurena      (harri-jasotzaile ohia eta aktorea)
Maider Unda        (borrokalari olinpikoa)
Kirmen Uribe        (idazlea)
Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)

JATORRIZKO IDEIA: di-da
ZUZENDARITZA ETA GIDOIA: Peru Magdalena
ERREALIZAZIOA: IKB, Xabier Iñarrairegi, Karlos Eriz
IRUDIA ETA SOINUA: Bideografik, David Maeztu, Eukeni Arriortua, Carlos Iglesias, Xabier Zabala A., Peio Salaberria
LAGUNTZA TEKNIKOA: Abar produkzioak
EDIZIOA: IKB, Xabier Iñarrairegi, Karlos Eriz
DISEINU GRAFIKOA: di-da
INFOGRAFIA ETA 3D: Logela Multimedia, Imanol Garaizabal
MUSIKA: Peter John Ross “Copeland”, Alexander Boyes “Februum”, Celestial Aegon Project “Treshold”, Tryad “Our lives change” (Creative Commons)
KORRIKAKO ARTXIBO-IRUDIAK: ETB, Jokin Agirregoikoa, Naiara Uranga, Ander Gartzia, Janire Diaz, Ugaitz Alegria, Iñako Gurrutxaga
PRODUKZIOA: AEK, di-da, IKB
ESKERRIK ASKO: Gerediaga Elkartea, Epi Garcia, Bilbao Ekintza (grabatzeko leku ederra uzteagatik), grabaketa-egunetan musu-truk eta eder ibili zineten guztiak eta bideoan parte hartu duzuen euskahaldun guztiak, prefosta!!!

2015/03/16

Mundu osoko euskahaldunak Korrika!

iritzia: 

19. Korrikarekin bat egin dute munduko hainbat txokotan: Cancún, Bartzelona, Berlin, Shangai, Montreal, Johanesburgo, Madril, Munich, Estocolmo,La Habana, Edinburgo…



Hainbat bideo ere grabatu dituzte bazter guztietako euskahaldunek:

Boiseko ikastola





Berlin



Hanburgo


 

Gora munduko euskahaldunak!

Aste honetan ere hainbat ekintza Goierriko Korrika Kulturalean

iritzia: 

19. Korrika ate joka dugu, igandetik astelehenera bitarteko gauean pasako baita Goierritik. Hainbat ekintza izan ditugu aurreko asteetan eta aste honetan ere izango ditugu ekitaldiak eskualdean: talo jana, afariak, flash moba, triki-poteoa, magia ikuskizuna...



 Animatu eta parte hartu!


2015/03/12

Urepel eta Bilborako autobusak

iritzia: 


19. Korrika martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik eta martxoaren 29an iritsiko da Bilbora. Bi egun hauetan jai giroa izango da nagusi eta baita egitarau oparoa ere. Hori dela-eta, autobusak antolatuko dira Goierritik, bai Urepelera eta bai Bilbora joateko. Urepelekoari dagokionez, autobusa 09:00etan abiatuko da Ordiziako tren geltokitik, Beasaingo tren geltokiaren aurrean egingo du geldialdia 09:10ean, eta 19:00etan itzuliko da Urepeletik.

Autobusaren kostua 10 €-koa izango da helduentzat eta 4 €-koa 14 urte artekoentzat. Honako toki hauetan eman dezakezue, besteak beste, izena martxoaren 16ra arte:
Martxoaren 19an arratsaldeko bostetan aterako Korrika Urepeletik baina goizeko hamaiketatik hasita, hainbat ekintza izango dira bertan: kale animazioa, bazkari herrikoia, kantaldia, ekitaldia, haurrentzako ikusgarriak eta kontzertuak. 

Eman izena autobuserako eta zatozte Urepelera!

Korrikaren eskualdeko afaria datorren asteazkenean izango da

iritzia: 


19. Korrika martxoaren 22tik 23rako gauean pasako da Goierritik eta hainbat ekitaldi izango dira datozen egunetan Goierriko Korrika Kulturalaren barruan. Herrietako ekintzez gain, eskualde mailako hitzordu garrantzitsua dugu datorren hilaren 18an: Korrika afaria.

Afariaren aurretik eskualdeko zenbait elkarte gastronomikoren arteko sukaldaritza lehiaketa izango da. Elkarte bakoitzak aurrez prestatutako baratxuri-zopa eta biribilkia saltsan ekarriko ditu Ordiziako plaza nagusira. Bertan, epaimahaikideek dastatu egingo dituzte banan-banan eta puntuazioa emango diote plater bakoitzari. 


Ondoren, afaria izango dugu, 21:00etan, plazan bertan, elkarteek prestatutako jakiekin; postrerako, berriz, ijito besoa eta kafea. Afalondoren, sukaldaritza lehiaketaren sari banaketa egingo dugu. Horretaz gain, Zesura taldearen kontzertua izango da, Ordiziarocken laguntzari esker, eta Amets Bidekoekin dantzaldia. 

Afarira joateko asmoa duzuenok martxoaren 16rako erosi behar dituzue txartelak. Helduek 12 € ordaindu beharko dute eta 14 urte artekoek 5 €. Toki hauetan erosi ahalko dituzue txartelak:
  • Goiztiri AEKren Ordiziako eta Beasaingo euskaltegietan.
  • Ataun: Troskaeta eta Sutegi.
  • Beasain: Arrano, Basakana, Irizar eta Antzizar. 
  • Idiazabal: Izpar denda.
  • Lazkao: Gerriko.
  • Mutiloa: ostatua.
  • Ordizia: Larratxa liburu-denda eta Herrikoa.
  • Segura: Elorripe.
  • Zaldibia: Joxepane.
  • Zegama: Itzala eta Aizkorpe.
  • Zerain: Mandio. 
Animatu eta etorri Korrikaren eskualdeko afarira, euskahaldun!

2015/03/09

Euskal kantagintzaren inguruko saioa izango da asteazkenean Beasainen

iritzia: 
 

Korrika Kulturalaren barruan, euskal kantagintzaren historiari buruzko saioa antolatu dugu martxoaren 11n, 10:00etan, Beasaingo Igartza jauregian. Andoni Tolosa 'Morau' musikaria izango dugu gidari eta 1964tik 1990era arte euskal musikak egindako ibilbideari buruz solastuko da. Saio dinamikoa izango da, audioak, bideoak eta zuzeneko musika uztartuta. 


Animatu eta inguratu Igartzara!

2015/03/05

Erosi 19. Korrikaren arropa!

iritzia: 


Ez al duzu oraindik 19.Korrikaren arropa erosi? Zeren zain zaude? Izan ere, martxoaren 22tik 23rako gauean pasako da Korrika Goierritik! Korrika arropa Beasaingo Herri Dendan (San Inazio kalean, udaletxetik gora) eros dezakezu; ostiraletan, 17:00etatik 19:30era eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. 


Datozen asteburuetan Goierriko herrietan ere 19.Korrikaren arropa erosteko aukera izango da.
  • Itsasondo: martxoak 8.
  • Lazkao: martxoak 6.
  • Legorreta: martxoak 7.
  • Segura: martxoak 14-15.
  • Zaldibia: martxoak 15.
  • Zegama: martxoak 12-13, eskolan eta kalean.

Erosi 19. Korrikaren arropa, euskahaldun!

Korrikaren aldeko diru bilketa

iritzia: 
Korrika 19ren aldeko diru bilketa egingo da datozen egunetan Euskal Herrian. Hauxek izango dira kuestaziorako egunak: martxoak 5,6,7,8,12,13,14 eta 15.


Goierrin ere asteburu honetan eta hurrengoan egingo da kuestazioa. Hauxek dira, oraingoz, diru-bilketarako aurreikusita dauden hitzorduak:
  • Martxoak 6: Lazkao.
  • Martxoak 7: Legorreta.
  • Martxoak 8: Itsasondo.
  • Martxoak 12-13: Idiazabal eta Zegama.
  • Martxoak 14: Gabiria eta Segura.
  • Martxoak 15: Ataun, Segura eta Zaldibia.

Egin zure diru-ekarpena Euskal Herria euskahalduntzen laguntzeko!

Martxoko lehiaketa

iritzia: 


Hilabete honetako galdera: Noiz pasako da 19. Korrika Goierritik?

Saria: Errigoraren oliba olio birjina estra konbentzionala. 5 litro.

Parte hartzeko azken eguna: martxoak 31.

Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.


Lehiaketaren laguntzailea:


                                 

Denok Korrikara!

iritzia: 

2015/03/04

Hainbat ekitaldi izango dira Goierrin Korrika girotzeko

iritzia: 


19. Korrika  aurkeztu dugu gaur prentsaurrekoan. Hainbat kontu aipatu ditu Alaitz Imaz Korrikaren Goierriko koordinatzaileak: Korrika 19ren mezua, Korrika kilometroen salmenta eta Korrika Lagun, Urepelera eta Bilbora joateko autobusak eta Goierriko Korrika Kulturala. Hain zuzen ere, herrietako batzordeek hainbat ekintza antolatu dituzte Korrika girotzeko. Azpiko bideoan eta dokumentuan duzue informazio osoa.






Albistea Goierri Telebistan
Albistea Goierriko Hitzan

2015/03/03

Errigoraren olioa salgai izango da Beasainen

iritzia: 


Errigoraren oliba olioa salduko dute Beasaingo Herri dendan (San Inazio kalean, udaletxetik gora) martxoaren 20tik aurrera. Ostiraletan 17:00etatik 19:30era egoten da denda zabalik eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Bi motako olioak daude: konbentzionala eta ekologikoa. Oliba olio birjina estra konbentzionalak 20 euro balio ditu eta oliba olio birjina estra ekologikoak 28 euro. Bertako produktuak dira, Nafarroa hegoaldekoak, eta ekoizlearen jatorrizko prezioan saltzen dira.




Nafar Hegoaldeko uzta eskutik eskura!

Korrikaren argazkiz osatutako erakusketa martxan da Beasainen

iritzia: 


19.Korrika martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik eta herriz herri ibiliko da martxoaren 29an Bilbora iritsi arte. Lekukoa eskutik eskura pasatuko da, euskahaldunen artean. Urte hauetan guztietan jende askok eraman du Korrikaren lekukoa eta argazkietan jasota geratu dira. Argazki horiek hartu eta erakusketa jarri dugu Beasaingo Usurbe aretoan. Erakusketa martxoaren 8ra arte egongo da zabalik, 19:00etatik 21:00etara, eta 8.ediziotik 14.era arteko argazkiak topatuko dituzue bertan. 





Gerturatu eta ikusi erakusketa! Ahal baduzue, amaieran utzi zuen mezua lekukoaren barruan!



2015/03/02

Trikiti-txotxa

iritzia: 


Goiztiri AEKren ikasle eta irakasleok urtero egiten dugu Ataungo Urbitarte sagardotegira irteera Hitzaro euskara elkarteko bazkide eta Ordiziako Mintzalagunekin batera. Joan den ostiralean, otsailak 28, egin genuen irteera eta ederki pasa genuen. 


Bapo afaldu eta edateaz gain, trikitiaren konpainian aritu ginen kantuan. Beste batzuetan baino dantza gutxiago egin genuen baina euskaraz solasean aritu ginen, umoretsu eta giro ederrean. 


Datorren urtean berriz!


Aste honetako Korrika Batzordeak

iritzia: 

Hauxek dira herrietako batzordeen aste honetako hitzorduak:
  • Lazkao: martxoaren 2an, 18:00etan, udaletxean.
  • Segura: martxoaren 2an, 18:30ean, kultur etxean. 
  • Beasain: martxoaren 3an, 18:00etan, udaletxeko areto txikian (batzar nagusiaren ondoan).
  • Zegama: martxoaren 3an, 19:00etan, kultur etxean.
  • Ataun: martxoaren 4an, 18:00etan, udaletxean.
  • Ormaiztegi: martxoaren 4an, 18:30ean, udaletxean. 
  • Ordizia: martxoaren 5ean, 18:30ean, Barrenako biltzar aretoan. 
  • Idiazabal: martxoaren 6an, 17:30ean, udaletxean.


Animatu eta parte hartu!

Ane Arrieta segurarrak eskuratu du Korrikaren kamiseta

iritzia: 
 

Urtarrileko lehiaketan Korrika 19ren kamiseta zozketatu genuen honako galdera hau zuzen erantzun zutenen artean: zer hiru lehiaketa jarri ditu martxan Korrika Kulturalak? Parte hartzaile guztiok zuzen erantzun zenuten galdera eta hauexek dira hiru lehiaketak: bideo lehiaketa, abesti bertsioa eta bideo-kopla lehiaketa.

Ohitura duzun bezala, euskaltegiko taldeetako batek zozketako potean eskua sartu eta irabazlea atera zuen: Ane Arrieta segurarra. Bejondeizula eta gozatu sariaz, Ane!