2015/01/27

Otsailaren 10ean egingo dugu talogintza tailerra

iritzia: 


Urtero antolatzen dugun kultur ekintza arrakastatsuetako bat izaten da talo tailerrarena eta aurten otsailaren 10ean egingo dugu. Segurako talogileek masa nola egiten den azalduko dute lehendabizi eta, ondoren, partaideok mahaietan banatuko gara eta, lasai eserita, taloa egingo dugu. Jarraian, sutara eramango dugu taloa eta, erretakoan, gure gustuko elikagaiz beteko dugu: txistorra, gazta, hirugiharra edo txokolatea.


Ikastaroa, esan bezala, otsailaren 10ean egingo dugu Arriarango Intxaurpe elkartean, 18:30ean. Parte hartzeko interesa baduzu, otsailaren 6a baino lehen eman behar da izena Goiztiri AEK euskaltegian. Intxaurpeko bazkideek elkartean bertan eman ahalko dute izena. 
Helduek 4 € ordaindu beharko dute eta umeek 2€.

Animatu eta parte hartu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat