2015/01/29

19.Korrikaren aurkezpen eta batzorde bilerak

iritzia: 
 

 Hauxek dira herrietan lotuta dauden hurrengo hitzorduak:
  • Gabiria. Bihar, hilak 30, 18:00etan, kultur etxean.
  • Lazkao. Otsailaren 2an, 18:00etan, udaletxean.
  • Zegama. Otsailaren 2an, 19:15ean, kultur etxean.
  • Beasain. Otsailaren 3an, 17:30ean, udaletxeko batzar aretoan.
  • Ormaiztegi. Otsailaren 4an, 18:00etan, udaletxean.
  • Legorreta. Otsailaren 9an, 19:00etan, udaletxean.
  • Idiazabal. Otsailaren 10ean, 18:30ean, kultur etxean.
  • Ordizia. Otsailaren 11n, 18:00etan, Barrenako 7.gelan.
Animatu eta parte hartu! Goierri euskahaldundu dezagun!

Parte hartu Korrikaren lehiaketetan!

iritzia: 
19.Korrikak hiru lehiaketa antolatu ditu: bideo-kopla lehiaketa, abestiaren bertsioa eta bideo lehiaketa.

Bideo-kopla lehiaketa

Ekimen honen helburua euskara ikasten edo praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea da eta baita bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea ere.  
  • Parte-hartzaileak: euskaltegietako taldeak zein praktika egitasmoetako taldeak, erakunde guztietakoei zabalik.
  • Gaia: helduen euskalduntzea. 
  • Kopurua eta euskarria: 6 koplaz osatutako bertsoaldia, bideoz grabatua.
  • Saria: Afaria edo bazkaria sagardotegi batean, bi bertsolarirekin. Parte hartu duten gainerako taldeek ere aukera izango dute sagardotegian lekua eskatzeko (nork berea ordainduta).
  • Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen.
  • Nora bidali: korrika.aek@gmail.com
  • Epailea:  Bertsozale Elkartea. Martxoaren 15ean hartuko da erabakia.
Oharra:  kopla lehiaketa baliatu liteke, zuen herriko edo inguruko bertso-eskolarekin zein bertsolariekin harremanak egiteko. Herriko bertso-eskolari zein bertsolariei laguntza eskatu zeniezaiekete (zuen taldera gonbidatuz), kopla sorta hori prestatzeko.
 
Abestiaren bertsioa 
 
 
Korrika 19ren abestia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, musika-talde desberdinen arteko bideo-lehiaketa antolatu da. Talde bakoitzak Korrika 19ko abestiaren bertsioa prestatu beharko du.
  • Egin beharrekoa: letra bere horretan mantendu eta musika bakoitzaren estilora egokitu.
  • Saria: egonaldi bat.
  • Parte hartzeko epea: martxoaren 9
  • a baino lehen.
  • Nora bidali: korrika.aek@gmail.com
  • Erabakia: martxoaren 15ean.

Bideo lehiaketa 


Aurten EUSKALKIEN inguruko bideo-lehiaketa antolatu dugu Korrika 19 girotze aldera.
  • Egin beharrekoa: Parte-hartzaile bakoitzak, norbanako zein taldeak, bere euskalkiaren inguruko bideoa prestatu beharko du. Bideo honetan tokiko euskalkiaren inguruan nahi duen informazioa zabaldu beharko du: egungo egoera, erabilera-maila, hizkuntz berezitasunak, hitz bereziak, azken hiztunak… Euskalki bakoitzaren egoera horren desberdina izanik, gure herrian dagoen hizkuntz aniztasuna agerian jarri nahi dugu.
  •  Baldintzak: 3 minututik beherako iraupeneko bideoa izatea eta «Euskahaldun!» Korrika 19ren leloa behin gutxienez erabiltzea.
    • Bideoaren formatua: MP4 edo AVI (bidaltzeko orduan, ZIP euskarrian, hau da, konprimituta bidaliko da ), gehienezko tamaina 10 Gigakoa izango da, eta mezuaren goiburua ”Korrika 19 bideo lehiaketa” izango da.
  • Gaia: euskalkiak. 
  • Saria: Mac gailu bat.
  • Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen.
  • Nora bidali: korrika.aek@gmail.com.
  • Erabakia: martxoaren 15ean.

Animatu eta parte hartu!!!

 

2015/01/27

Otsailaren 10ean egingo dugu talogintza tailerra

iritzia: 


Urtero antolatzen dugun kultur ekintza arrakastatsuetako bat izaten da talo tailerrarena eta aurten otsailaren 10ean egingo dugu. Segurako talogileek masa nola egiten den azalduko dute lehendabizi eta, ondoren, partaideok mahaietan banatuko gara eta, lasai eserita, taloa egingo dugu. Jarraian, sutara eramango dugu taloa eta, erretakoan, gure gustuko elikagaiz beteko dugu: txistorra, gazta, hirugiharra edo txokolatea.


Ikastaroa, esan bezala, otsailaren 10ean egingo dugu Arriarango Intxaurpe elkartean, 18:30ean. Parte hartzeko interesa baduzu, otsailaren 6a baino lehen eman behar da izena Goiztiri AEK euskaltegian. Intxaurpeko bazkideek elkartean bertan eman ahalko dute izena. 
Helduek 4 € ordaindu beharko dute eta umeek 2€.

Animatu eta parte hartu!

Korrika 19ren inguruko hitzordu gehiago

iritzia: 

19.Korrika antolatzeko aurkezpenak egiten ari dira Goierriko herrietan eta, ondoren, ondo bidean, batzordeak sortuko dira. Hauexek dira lotutako hurrengo hitzorduak:
  • Zaldibia. Asteazkenean, hilak 28, 19:00etan, kultur etxean.
  • Ordizia. Ostegunean, hilak 29, 18:00etan, Barrenako Ortzadar gelan.
  • Gabiria. Ostiralean, hilak 30, 18:00etan, kultur etxean.
  • Lazkao. Otsailaren 2an, 18:00etan, udaletxean.
  • Zegama. Otsailaren 2an, 19:15ean, kultur etxean.
  • Beasain. Otsailaren 3an, 17:30ean, udaletxeko batzar aretoan.
  • Ormaiztegi. Otsailaren 4an, 18:00etan, udaletxean.
Animatu eta parte hartu! Goierri euskahaldundu dezagun!

Korrika kantak

iritzia: 


Korrikaren bereizgarrietako bat izaten da berariaz edizio bakoitzerako egiten den kanta. Ibilbidean zehar entzun ohi dugu, pozez eta bildutako indarrez, korrikan ari garen bitartean. Aurtengo abestiak Denok Korrikara du izena eta Oskorriren musika eta Gabriel Arestiren Sautrela poema dituen kantan dago oinarrituta.


Zer iruditu zaizue 19.Korrikaren abestia?

Korrikaren webgunean Korrika edizio guztietako kantak bildu ditugu, entzun eta deskargatzeko. Zein gustatzen zaizue gehien eta zergatik?


2015/01/26

Sexurako 10 kantu onenak!

iritzia: 
Gaztea irratiak sexurako kanten playlista egin du. Hainbat talderen kantuak daude bertan: Hesian, Zea Mays, Berri Txarrak, Gabitu, Esne Beltza...Gehienak euskarazkoak dira, bi izan ezik. Zer iruditu zaizu abestien zerrenda? Besterik gehituko al zenuke? Bota gomendioak!

Euskara landu mugikorrarekin

iritzia: 

Gabonetan euskara lantzeko baliagarri diren bi aplikazio kaleratu dira: esamoldeapp eta argazkiapp. Lehen aplikazioaren bitartez euskal esamoldeak landu ditzakegu eta bigarrenarekin, berriz, erdaraz arrakastatsua izan den 4 irudi, hitz bat izeneko jokoan jolas gaitezke. 

Esamoldeapp


 

Aditzapp edo deklinabideapp aplikazioetan hutsuneak betetzeko ariketak daude bakarrik baina aplikazio berri honetan hutsuneak betetzeaz gain, erantzun zuzena aukera dezakegu euskal esamoldeak ikasteko. Teoria ere lantzen da eta oraingo honetan, gainera, gogoratu nahi ditugun atalak txerta ditzakegu, modu errazean eskuragarri izateko.

Argazkiapp

Jolas erraza da baina oso entretenigarria. Lau irudi agertzen dira paintalaren goiko aldean, eta behealdean letrak agertzen dira. Letra horiekin, lau irudiek komunean duten hitza asmatu behar dugu. Eta asmatzen dugun heinean, txanponak lortuko ditugu ez dakizkigun letrak eros ahal izateko.

Argazkiapp

2015/01/23

Gurasoentzat euskara eskolak Ordizian

iritzia: 
Gurasoei zuzendutako euskara eskolak antolatu ditugu Ordiziako Udaleko euskara sailarekin batera. Haurrak eskolan dauden bitartean izango dira klaseak. 
  • Norentzat: Euskara ikasi nahi duten 2 eta 16 urte bitarteko haurren gurasoentzat.
  • Noiz: Urtarrilaren 29tik maiatzaren 28ra.
  • Ordutegia: 14:00etatik 16:00etara.
  • Ordu kopurua: 60
  • Non: Goiztiri AEK euskaltegian
  • Izen-ematea: ikastetxean edo euskaltegian
 Diru-laguntzak
  •  Baldintza orokorra: Ordizian erroldatua, 16 urtetik gora, %85eko asistentzia.
  • Gurasoak: 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten gurasoei %75.
  • Langabetuak: Gehienez matrikularen %75.
  • Beka berezia: Sarrera mugatuak dituztenei %80.
Informazioa euskaraz eta gazteleraz hemen.

Korrika 19ren aurkezpen gehiago izango dira datozen egunetan

iritzia: 

Korrika 19ren aurkezpenak egin dira jada zenbait herritan eta datozen egunetan ere jarraipena izango dute. Hauexek dira hurrengo data eta tokiak:
  • Ezkio-Itsaso. Gaur, hilak 23, 18:00etan, udaletxean.
  • Legorreta. Astelehenean, hilak 26, 19:00etan, udaletxean.
  • Zegama. Asteartean, hilak 27, 18:30ean, udaletxean. 
  • Gabiria. Ostiralean, hilak 30, 18:00etan, kultur etxean.
Animatu eta parte hartu!

2015/01/22

19. Korrikaren ibilbidea

iritzia: 
Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia, martxoaren 19an. Korrika 19k hamaika egunez, gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du, martxoaren 29an Bilbora heldu arte.Goierrin martxoaren 22tik 23rako gauean igaroko da Korrika. Legorretan sartuko da eta Ezkio-Itsasotik atera. 


   

       

            errepide lasterketak
       

       

           
                KORRIKA19 - Urepeletik Bilbora 2.161 km
           

           
                Egilea: KORRIKA19
           

       

       

   


Korrika 19ren Goierriko ibilbidea from Goiztiri AEK euskaltegia

2015/01/20

Azterketak prestatzeko ikastaroak eta AISA

iritzia: 


Urtarrileko matrikulazio kanpaina martxan dugu eta bi eskaintza zehatz ditugu: azterketak prestatzeko ikastaroak eta etorkinei zuzendutako AISA ikastaroa.

Azterketak prestatzeko ikastaroak

  • EGA eta HABEren B1, B2 eta C1 mailak
  • Urtarrilaren 29tik uztailaren 2ra
  • 120 ordu
  • 214 €


AISA ikastaroak
  • Etorkinei zuzendutako harrera ikastaroa, oinarrizko euskara ikasteko
  • 60 ordu
  • 19 €
 

Ikastaroren bat interesatzen bazaizu, urtarrilaren 26a baino lehen eman behar duzu izena Goiztiri AEK euskaltegian. Azkar ibili eta izan euskahaldun!

2015/01/16

Urtarrileko AIZU aldizkaria

iritzia: 


AIZUren 2015eko lehen alea kalean da eta Jabier Muguruza da urtarrileko aldizkariko protagonista, berari egin baitiote elkarrizketa nagusia. Horretaz gain, besteak beste, Anne Etxegoieni elkarrizketa, Korrikaren inguruko berriak, Errigora egitasmoaren inguruko erreportaia eta albiste laburrak aurkituko dituzue. Irakurri eta gozatu!

Korrikaren inguruko material didaktikoa

iritzia: 


AEKren didaktika zerbitzua Korrika 19ren inguruko material didaktikoa sortzen ari da eta dagoeneko hiru bilduma kaleratu dituzte:
Material didaktikoa euskalduntzearen maila guztietarako prestatua dago: A1, A2, B1,B2 eta C1.

Martxoaren 19ra bitartean Korrika 19ri buruzko beste ikas-unitate batzuk sortzen eta euskahaldun guztien esku jartzen joango da AEKren didaktika zerbitzua.

Ea zer iruditzen zaizkizuen!

2015/01/15

Korrika 19ren aurkezpenak Goierrin

iritzia: 


Datorren astean hasiko dira Korrika 19ren inguruan herrietan egingo diren aurkezpenak. Edizio honen inguruko informazioa emango da saio horietan eta ondoren eratuko dira herrietako Korrika Batzordeak.
Hauexek dira oraingoz lotutako aurkezpenak:
  • Segura-Zerain-Mutiloa. Astelehenean, hilak 19, 18:30ean, Segurako kultur etxean. 
  • Lazkao.  Astelehenean, hilak 19, 18:00etan,udaletxean.
  • Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso eta Gabiria. Ostegunean, hilak 22, 18:30ean, Ormaiztegiko udaletxean.
  • Zegama. Asteartean, hilak 27, 18:30ean, udaletxean.
Beste herrietako datak ere laster zehaztuko ditugu. 
Animatu eta parte hartu!

2015/01/14

Urtarrileko lehiaketa

iritzia: 

 
Hilabete honetako galdera: Zer hiru lehiaketa jarri ditu martxan Korrika Kulturalak?


Saria: Korrika 19ren kamiseta.
Parte hartzeko azken eguna: urtarrilak 31.
Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.


Lehiaketaren laguntzailea:
                                 

2015/01/09

Abian da Korrika Kulturala

iritzia: 
 
Korrika kulturala aurkeztu zuten atzo Donostia 2016ren egoitzan euskal kultura bultzatu eta euskara gizarteko esparru guztietara eramateko asmoz.
Hainbat ekitaldi izango dira Korrika Kulturalaren barruan: Fausto antzezlana, Gosariak, Hor dago ardoa, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Bertso Korrika eta Bertsolaritzaren sekretuak. 

Korrikaren aplikazioa

Korrika Kulturalaren berri agenda kontsultatzeko modua izango da Korrikako aplikazioaren bidez. Horretaz gain, Korrikaren ibilbidea ikusi eta martxoaren 19tik 29ra unean uneko lekuko eramailea nor den jakin ahalko da. Korrikak irauten duen egun horietan argazki lehiaketa ere egingo da eta egun bakoitzeko argazki onenak saria izango du. 

Aplikazioa laster deskargatu ahalko da Google Play eta App Storen. 

Hiru lehiaketa

Aurretik aipatutako argazki lehiaketaz gain, jendearen parte hartzea sustatzeko beste hiru lehiaketa ere jarriko dira martxan: abesti bertsioa, bideo-kopla lehiaketa eta bideo lehiaketa.

Korrikaren inguruko informazio gehiago hemen.

Korrikari buruzko Hitzapasa

iritzia: 
Euskaljakintzako lagunek Korrikaren inguruko Hitzapasa jolasa egin dute. Hitz guztiak asmatzeko gai izango ote zara? Egin proba! Zorte on!

2015/01/08

Ixiar Eratsunek eskuratu du abenduko lehiaketako saria

iritzia: 
Errigorako saskia zozketatu genuen abenduko lehiaketan eta Beasainen bizi den Ixiar Eratsunek eskuratu zuen Nafarroako Hegoaldeko produktuz osatutako saskia. Argazkian bere alaba Arenerekin batera ageri da Ixiar, Errigorako produktuak eta Gabonetako zuhaitza tartean dituztela. Gozatu opariaz!



2015/01/07

Korrika Kulturala aurkeztuko da bihar

iritzia: 

Korrika Kulturala antolatu ohi da Korrikaren egitarauaren barruan, euskal kultura bultzatu eta euskara gizartearen esparru guztietara eramateko. Korrika 19k ere izango du berea eta bihar, urtarrilak 8, aurkeztuko dute Donostia 2016 egoitzan (Easo kalea, Donostia), 12:00etan. Programazio nazionaleko hainbat ekitaldiren laginak erakutsiko dituzte eta Korrikaren aplikazioaren eta beste zenbait konturen berri emango dute. Gonbidatuta zaudete!

Urte berria, erronka berriak

iritzia: 
2015ean sartu gara eta lanera itzultzeko garaia iritsi zaigu guri ere. Erronka zaharrak eta berriak ditugu, gainera, mahai gainean: ikasleak euskalduntzen jarraitzea, ohiko kultur ekintzak eta orain arte egin gabekoak antolatzea, Korrika 19...




















Zuek ere izango dituzue, agian, urte berrirako asmoa berriak. Euskara ikastea ote da horietako bat? Bada, asmo horretan bazabiltza, Goiztiri AEKn duzue horretarako aukera. Hementxe duzu gure eskaintza eta harremanetarako bideak. Animatu eta euskahaldundu zaitez!