2009/12/28
2009/12/23
Gabonetako postal eta idazlan lehiaketaren irabazleak.
2009/12/22
Makilaia ikastaroa Legorretako ikasgelan Goierriko Goiztiri AEK-k antolatuta.
Makilaia ikastaroa burutu berri dute Legorretako ikasgelan. Goierriko Goiztiri AEK herri ezberdinetan ari da euskara eskolak ematen, Legorretan ere bai; izan ere, bertan bi talde ditugu martxan. AEK-n metodologia komunikatiboa jorratzen dugu. Horretarako AEK-k nazio mailan sortutako ikastunitateak erabiltzen ditugu: helburua hiztunak sortzea da eta honetarako, kultur ekintzak txertatzen ditugu, berau sustatzeko asmoz; bada, oraingoan makilaia ikastaroa! Ana Talavera, ikasle zein adituak eman zuen ikastaroa teoriko-praktikoa izan zen. Oso gustura aritu ziren ikasle guztiak. Dotore atera, gainera!
2009/12/21
Neguko solstizioa
Eguzkiaren etorrerarekin, herriek lurraren emankortasun garaiaren etorrera ospatzen dute. Egun horietan ospatutako errituetan, hildako senitartekoei, biziak zaintzeko eskatzen zieten. Kultura askotan, Gabonetan eguzkia gurtzen da, su handiak piztuz. Erritu horiek, egun, Euskal Herrian bezalaxe, kristautasunak izan zuen eraginaren ondorioz paganismoaren eta kristautasunaren nahasketa dira.
2009/12/16
Segurara bisita gidatua, datorren abenduaren 23an, asteazkena, Goierriko Goiztiri AEK-tik.
Abenduaren 23an, asteazkena, Segura herrira bisita gidatua egingo dugu.
Irteera, Ordizia, Beasain eta Ormaiztegitik izango da 09:15ean.
Segurara bertaratzeko norbere automobila erabili beharko da.
Ahal bada izena emandakoekin taldeak osatuko dira elkarrekin bertaratzeko.
09:30ean Ardixarra etxean ikus-entzunezkoa ikusi ondoren herri-gunea bisitatuko dugu.
Irteera irekia da, nahi duen orok har dezake parte. Hori bai, abenduaren 21erako
izena eman behar da Goierriko Goiztiri AEK-aren euskaltegiren batean.
Ordiziako Udalak EBPNaren babesarekin lagunduta dagoenez doan izango da irteera.
Bisita 11:30ean amaituko da.
Anima zaitezte!
Pintura ikastaroa Ordizian Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta.
2009/12/12
Haurrak izan ziren atzo protagonista Goiztiri AEK euskaltegiak eta Udalak antolatutako Beasaingo 20. Liburu Azokan.
Argazkian, Beasaingo Andramendi Ikastolako haurrak, atzo goizean, 20. Liburu Azokara egindako bisitan, ikus ditzakegu. Goizean, ikastetxeetako eta euskaltegietako ikasleen bisitak izan ziren.
2009/12/11
20. Liburu Azoka Beasainen Goiztiri AEK euskaltegiak eta Udalak antolatua.
Goierriko Hitzak ateratako argazkian, Aitor Calvillo (AEK) eta Aitor Aldasoro (Udala), ikus daitezke joan den asteazkenean emandako prentsaurrekoan. Euskaraz argitaraturiko produktuen azoka gaur hasi da Beasainen. Beasaingo Goiztiri AEK Euskaltegiak eta Udalak elkarlanean antolaturiko 20. Liburu Azoka izango da. AEK zein Udalarekin batera Beasaingo hainbat elkarte eta eragilek haur, gazte zein helduei zuzenduriko egitarau sendoa prestatu dute. Azoka Gernika pasealekuko pilota lekuan izango da igandera arte.
Ordutegia:
Ostirala. Goizez: 10:00-13:00. Arratsaldez: 17:00-20:00.
Larunbata. Goizez: 10:00-13:00. Arratsaldez: 17:00-20:00.
Igandea. Goizez: 11:00-14:00. Arratsaldez: 17:00-19:00.
Egitaraua:
Ostirala. Goizean ikastetxeetako eta euskaltegietako ikasleen bisitak. 17:00, Tony la Sal ipuin kontalaria. 19:00,
Aurtzaka dantza taldeko haurren dantza saioa. 19:30, bertso eskolako ikasleen bertso saioa. 22:15, Zorion perfektua filma Usurbe antzokian.Larunbata. 11:00, Xabier Mendigurenen
Joxemeren Asmazioak eta Antxine Mendizabalen Nire amak ez dauka erremediorik liburuen aurkezpenak. 12:00, trikitilariak. 17:00, Kika supersorgina antzezlana Usurben. 18:00, Goazen! telesaileko aktoreek DVDak sinatuko dituzte. Ondoren gaztaina erreak, Sugoi taldearen eskutik.Igandea. 13:00, M.A. Mintegiren Barne algarak infernutik liburuaren aurkezpena. Arratsaldean haurrentzako tailerrak eta jolasak.
