2021/11/29

Errigorako saskiaren zozketak badu irabazlea!

 

Zozketan parte hartzeko zera asmatu behar zen: zein da kanpainako leloa?

Erantzunen artean zozketa egin dugu eta EUSKAL BELDARRAK taldeak irabazi du saski beltza!

Zorionak eta on egin!!! kar-kar...

 


 

 


 



2021/11/24

Giro ederra euskatelgiko afarian!

Pasa den ostiralen, azaroaren 19an, euskaltegiko afaria izan genuen Tximista sagardotegian eta ederki ibili ginen, gainera! Elkar ezagutu genuen eta solasaldi interesgarriak izan genituen! Hementxe argazki batzuk: 











2021/11/17

22. KORRIKA BADATOR!

Badator Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia! Badator 22. KORRIKA!!! 2022ko martxoaren 31n hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 22. aldiz. Oraingoan Amurriotik Donostiara.

 
 
Goierrira apirilaren 8an, ostiralarekin, arratsaldeko 18:00ak aldera iritsiko da Urola Garaitik. Lau orduz Goierri zeharkatu ostean Tolosaldera sartuko da. 

Hitzek hizkuntza egiten dute, eta ekinak herria. Eginez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, ikasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.
Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin. Hain juxtu bi hitz horien arteko jolasa izango da edizio honetako leloa: HITZEKIN.

Omendua, berriz,  Pirritx, Porrotx eta Marimotots (Aiora Zulaika, Joxe Mari Agirretxe eta Mertxe Rodriguez) pailazo-hirukotea izango da.  

Informazio gehiago: KORRIKA

KORRIKAn buru belarri sartu nahi baduzue jantzi ezazue laster aterako dugun arropa berria. Gerturatu zaitezte Beasaingo Herri Dendara (kale nagusian, Arrano tabernaren ondoan) ostiraletan 17:00etatik 19:30era edo larunbatetan  10:30etik 13:00era.

Orain da 22. tantoa egiteko garaia! Euskaraz eginez eta eginaraziz!

Euskara hitzetik ekintzara eramateko garaia heldu da!

Ordizia, sagastitik sagardotegira

Aste honetan D'elikatuz interpretazio zentroaren eskutik Ordizian sagardogintzak izan duen bilakaera ezagutu dugu: "Ordizia, sagastitik sagardotegira" delakoa. Bisita Oiangu parkean hasi dugu eta bertan sagarrondoek dituzten ezaugarriak, sagarren barietateak eta polinizazio prozesua ezagutu dugu. Ondoren, herrian zehar ibili dira gara XX. mendeko lehen hamarkadan Ordizian zeuden sagardotegiak ezagutzeko. Amaitzeko, Délikatuz zentroan sagardo dastaketa egin dugu. 

Hementxe argazki batzuk: 

 












 

2021/11/12

Ikasturte berria

Euskaltegiko ikasleak hasi dira taldeko aurkezpen argazkiak eta bideoak grabatzen , gainerako ikaskideei zein blogeko jarraitzaileei euren buruaren berri emateko eta elkar ezagutzeko. Jarraian jaso ditugunak dituzue: 

 

1. "K" kuttuna taldea

2. Lau katu taldea

 

 


3. Euskal beldarrak taldea

 

 






 

4. Barrena taldea

 
 

 
5. Ardi beltza taldea

 

6. Bilbokoak taldea


7. Agauntza taldea

 

8. Bixiak taldea

 

9. Txakurzaleak taldea

 


 10.