2024/12/04

HItz ezkutua lehiaketa: azaroko irabazlea eta abenduko lehen pista

Egun on!

Egin berri duzun hori zen azaroko hitz ezkutua: kliskatu. Oraingo honetan Lucia Belloso izan da asmatzen lehena. Hortaz, saria —bi lagunentzako gosaria Ordiziako Kixket kafetegian—zuretzat, Lucia! On egin! 

Eta, orain, adi! Hemen doa abenduko lehiaketako lehen pista:

1. pista:  

Urtetik urtera hazten ari da.

Jokoaren arauak: 

  • Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutua

2024/11/26

Azaroak 25: emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Atzo, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Ordiziako Kimetz elkarteak antolatutako ekitaldian hartu genuen parte herriko beste hainbat eragilerekin batera. 

 Argazkia: Goierriko Hitza

Argazkian, euskaltegiko goizeko taldeetako hainbat ikasle eta irakasle Txoria Txori abesten. Goierriko Hitzak ateratako argazki gehiago eta eguneko kronika, hemen duzue ikusgai.

Eta gogoratu: ez bazara konponbidea, arazoa zara!

2024/11/18

Azaroko hitz ezkutua: hirugarren pista

Astelehen on!

Hemen azaroko hitz ezkutuko hirugarren pista:

1. pista: Gehienetan oharkabean bada ere, guztiok egiten dugu, eta, gainera, etengabe.

2. pista: Ez egiteak ondorio larriak ekar diezazkiguke.

3. pista: bakoitzak 100 eta 400 milisegundo artean iraun ohi du, hau da, 0,1 eta 0,4 segundo artean.

Asmatu al duzue?

Jokoaren arauak: 

  • Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutua

2024/11/13

Azaroko ekitaldiak

 Hona hemen azaroko kultur ekintzak: 

2024/11/11

Hitz ezkutua: azaroko bigarren pista

Astelehen on!

Lehen pistarekin etorri al zaizue burura zein izan daitekeen hitz ezkutua? Ea, bada, bigarrenarekin:

1. pista: Gehienetan oharkabean bada ere, guztiok egiten dugu, eta, gainera, etengabe.

2. pista: Ez egiteak ondorio larriak ekar diezazkiguke.

Zer ote da?