Ataungo 4 katu taldekoek asmakizun batzuk sortu dituzte. Euskaltegiko gainontzeko ikasleentzat sortu dituzte; beraz, ikasleok, ea erantzunak asmatzen dituzuen!!!
Ataungo 4 katu taldekoek asmakizun batzuk sortu dituzte. Euskaltegiko gainontzeko ikasleentzat sortu dituzte; beraz, ikasleok, ea erantzunak asmatzen dituzuen!!!
23 egun falta dira KORRIKAri hasiera emateko. Amurriotik abiatuko da mezu sekretua daraman lekukoa martxoaren 31n. Goierritik apirilaren 8an igaroko da eta guk, goierritarrok, euskararen aldeko aldarria lau haizetaara zabalduko dugu eta horretaz gain, kaleak kolorez alaituko ditugu. Horregatik, KORRIKAn petoarekin egingo dugu KORRIKA. Zuek ere animatuko zarete?
Bada, bidali galdera honen erantzuna 688746638 telefono zenbakira martxoaren 24a baino lehen, eta zozketan parte hartuko duzue:
Amurriotik Donostiara, zenbat kilometro egingo ditu 22. KORRIKAk? (Erantzuna AIZU! Aldizkarian dago)
Ostadar Dantza Taldearen eskutik inauterietako dantza batzuk ikasi ditugu. Inauterien harira argazki lehiaketa burutu ostean, lanketari amaiera emateko, dantza saioa egin dugu. Jarraian dituzue argazki eta bideo batzuk:
Zazpi jauzi
Txulalai
Zuberoako makil dantza
Baztango esku dantza
Plazer bat izan da! hurregora arte!
Inauterietako argazki lehiaketako talde garailea Ordiziako jubilatu taldea izan da. ZORIONAK!
Taldeek 3, 2 eta puntu 1ekin baloratu dituzte argazkiak eta puntu gehien lortu duena Ordiziako Azoka izan da; beraz, jubilatuok, laster izango duzue 2022. urteko egutegia taldeko argazkiarekin.
Inauteriak heldu dira euskaltegira ere! Inauterien inguruko lanketa egiteaz gain, urteroko legez, argazki lehiaketa antolatu dugu. Talde bakoitzak kolorea, orijinaltasuna eta jasangarritasuna hizpide izanda taldeko argazkia atera du. Orain irabazlea aukeratu behar da.
Zein izango ote da?
1. ORDIZIAKO AZOKA