2016/11/15
Tipi-tapa Korrika!
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Korrikari omenaldia egin nahi izan diote azken disko-liburuan. Disko-liburu horretako aurrerapen kanta da azpiko bideoan duzuena. Letra Uxue Alberdirena da eta musika, berriz, Xabier Zabalarena. Entzun eta gozatu!
2016/11/14
Langebetuentzako doako euskara ikastaroa Ordizian
Ordiziako Udalaren laguntzaz, doako euskara ikastaroa antolatu dugu langabetuentzat. Ikastaroan parte hartu ahal izateko, Ordizian erroldatua izan behar da, 18 urtetik gorakoa eta gutxienez sei hilabete jarraian langabezian dagoena.
Ikastaroari buruzko xehetasunak:
- Data: abenduaren 1etik martxoaren 14ra.
- Ordu kopurua: 165
- Egunak: astelehenetik ostegunera
- Ordutegia: 09:30etik 13:00etara
- Izen-ematea: azaroaren 29ra arte. Izen-emate orria bete behar da euskaraz (ezin bada, gaztelaniaz) eta Lanbideren dokumentazioa ekarri NANaren kopiarekin batera. Agiriak Ordiziako Udaleko euskara sailean (Kale nagusia, 26, 1 solairua; 943 80 56 22 edota esep@ordizia.eus) edota Ordiziako euskaltegian (Nafarroa Beherea kalea, 1; 943 88 91 74 edota ordizia@aek.eus) entregatu beharko dira.
Plaza mugatuak daude, beraz, azkar ibili!
Izen-emate orriak eta informazio gehiago Ordiziako Udalaren webgunean.
2016/11/11
Pirritx, Porrotx eta Marimotots Korrika!
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Korrikari eskaini diote ikuskizun berria. Horrekin batera, disko bikoitza kaleratu dute: bata, Tipi-Tapa Korrika lana, euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren omenez eta, bestea, Haizearen harira diskoa, Imanol Urbieta kantugilea gogoan harturik.
Eibarren estreinatuko dute asteburuan baina Legazpin izan dira aurre estreinaldia egiten. Goierriko Hitzako lagunek bideoan eta kronika honetan jaso dute Legazpin gertatutakoaren berri.
Tipi-Tapa KORRIKA!
2016/11/10
Azaroko lehiaketa
Hilabete honetako galdera: Non hasi eta non amaituko da 20.Korrika?
Saria: Abenduan Goierrin egingo diren liburu azoketako batean erabiltzeko 50 euroko bonua.
Saria: Abenduan Goierrin egingo diren liburu azoketako batean erabiltzeko 50 euroko bonua.
Parte hartzeko azken eguna: azaroak 30.
Bidali zure erantzuna:
Bidali zure erantzuna:
- E-posta: goierri@aek.eus
- Whatsapp mezua: 607 635 687
Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.
Lehiaketaren laguntzaileak:

2016/11/09
Otxandiotik Iruñerako bidea egingo du 20. Korrikak
AEK-k antolatzen duen 20.Korrika 2017ko martxoaren 30ean hasiko da Otxandion eta apirilaren 9an
amaituko da Iruñean. Korrikaren 20.edizioren leloa BATZUK izango da, hizkuntza, kultura eta mundu BATZUK
irudikatu nahi baititu. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute
20. edizioaren omenaldia.
Korrikaren 20. edizioa aurkeztu dute AEK eta Korrikaren arduradunek
Donostiako San Telmo museoan. Datorren urteko martxoaren 30ean
Otxandiotik abiatuko da Korrika, eta apirilaren 9an amaituko da Iruñean,
eskuz esku joaten den lekukoaren barruko mezua irakurri ondoren. San
Telmon bertan gordetzen da Korrikaren jatorrizko lekukoa, Remigio
Mendiburuk sortutakoa.
Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak gidatu dute ekitaldia, eta bertan zeuden AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak ere. Mugikak esan du “aurreko Korrika amaitu zenetik euskaraz bizitzeko hautua irmoago dagoela euskal gizartean”. Bere esanetan, euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da helduen espazioek ere euskaraz funtzionatzea: “Horretan da AEKren urteotako zeregin nagusia”. “Dena den, oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez dira nahikoak ”, adierazi du Mugikak.
Bat baino gehiago
Batzuk izango da Korrikaren leloa, hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. ‘Bat’ eta ‘zuk’ hitzen arteko jolasa da, herritarrak euskarara gonbidatzeko, “hizkuntzen eta hiztunen berdintasunaren aldeko jaira”. Asier Amondok azaldu du leloa: “Hizkuntza, Kultura, Mundu ‘BAT’ sendotzeko bidean, ‘ZUK’ ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz”.
Korrikaren sortzaileak omenduko dituzte 20. edizioan. 1980. urtean jarri zen abian lehendabiziko Korrika eta, geroztik, “euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia bihurtu da”, Amondoren hitzetan. Korrika batu egiten duen ekimena dela nabarmendu du, eta irudi koloretsua erabiliko dute 20. edizioan, hori islatu nahian.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





