2014/05/28

Datorren ikasturterako matrikulatzeko eskaintza berezia

2014/15 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, ez itxaron, orain izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu eta! 

Ekainaren 20a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

  • %5eko deskontua 14-15 ikasturteko matrikularen prezioan
  • Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
  • Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Orain matrikulatuz gero, ekarpen hau egin beharko duzue aurrematrikula gisa (lehenengo ordainketa):
  • 240 ordutik gorako ikastaroetan: 120 €
  • 240 ordu-120 ordu bitarteko ikastaroetan: 100 €
Ikastaroa ez egitea erabakiko bazenu, aurrematrikularen %100 itzuliko zaizue, irailaren 26a baino lehen jakinaraziz gero. Irailaren 29tik aurrera, matrikula-itzulketen ohiko baldintzak aplikatuko dira.

Izen emateak eta informazioa: 

Beasaingo euskaltegia. Urbialde 7, behea. 943 88 93 40. 
E-posta: beasain@aek.org
Ordiziako euskaltegia. Nafarroa beherea,1. 943 88 91 74. 
E-posta: ordizia@aek.org

Aprobetxatu AEK-ren aurrematrikula eskaintza berezia. Eman izena ekainaren 20a baino lehen eta ikasi eta landu euskara gure euskaltegietan!

Hamaika barnetegi eta ikastaro udan

BARNETEGIAK Hego Euskal Herrian
Euskalduntze barnetegia (A2-B1-B2-C1) ARANTZA (uztaila/abuztua) eta FORUAn (iraila). 14 egun (90 ordu). 486€
Uztailaren 7tik 20ra (Matrikulatzeko azken eguna: ekainak 26)
Uztailaren 21etik abuztuaren 3ra (Uztailak 10)
Abuztuaren 4tik 17ra (Uztailak 24)
Abuztuaren 18tik 31ra (Abuztuak 7)
Irailaren 1etik 14ra (Abuztuak 21)

EGA/C1 maila egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 14 egun (90 ordu). 486€
Abuztuaren 18tik 31ra (Matrikulatzeko azken eguna: abuztuak 7)

M
ailak egiaztatzeko azterketa prestatzeko barnetegia FORUAn. 7 egun (45 ordu). 243€
Irailaren 1etik 7ra (Matrikulatzeko azken eguna: abuztuak 21)

Familia barnetegia. ADUNA / FORUA / ZUGARRAMURDI  (B1-B2-C1). 12 egun (80 ordu). Helduak: 462 €. Haurrak: 274 €
Uztailaren 7tik 18ra (Matrikulatzeko azken eguna: ekainak 20) Forua - Aduna- Zugarramurdi
Uztailaren 28tik abuztuaren 8ra (Uztailak 17) Aduna - Forua - Zugarramurdi
Abuztuaren 4tik 15era (Uztailak 25) Zugarramurdi - Forua - Aduna

Barnetegi ibiltaria, bizikletaz. Euskal Herrian zehar (Urduñatik Zarautzera). 15 egun. 498€
Uztailaren 5etik 19ra (Matrikulatzeko azken eguna: ekainak 25)

Barnetegi ibiltaria, oinez. Euskal Herrian zehar (Areatzatik Izabara). 15 egun. 498€
Abuztuaren 2tik 16ra (Matrikulatzeko azken eguna: uztailak 25)

DESKONTUAK (Hego Euskal Herrian)
AEK-ko ikasleei % 5 (ikasturtean zehar 119 ordutik gorako ikastaroa egin dutenei)
2 barnetegi egiteagatik % 10
3 barnetegi egiteagatik % 15
3 seme-alabekin, haur guztien matrikularen % 10
Aplikatutako deskontuak osotara ez dira % 15 baino gehiago izango

BARNETEGIAK Ipar Euskal Herrian

Euskalduntze barnetegia 12 egun (70 ordu) (maila guztiak) UREPELEn.  610€ / langabetuentzat: 525 €
Uztailaren 21etik agorrilaren 1era (Izena emateko azken eguna: uztailak 11)
Agorrilaren 4tik 15era (Uztailak 25)
Euskalduntze barnetegia  24 egun (140 ordu) (maila guztiak) UREPELEn. 1098€ / langabetuentzat: 945 €
Uztailaren 21etik agorrilaren 15era (Izena emateko azken eguna: uztailak 11)

Xiberera ikasteko barnetegia MENDIKOTAn. 7 egun (35 ordu) 335 € / langabetuentzat: 290€
Uztailaren 28tik agorrilaren 3ra (Izena emateko azken eguna: uztailak 18)
IZENA EMAN AEKren BARNETEGIETAN: 637 200 100 // 946 464 000 eta udabarnetegiak@aek.org

IKASTARO TRINKOAK
Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Webgune honen "aurkitu zure euskaltegia" atalean, eskaintza euskaltegiz euskaltegi kontsultatu dezakezu.

ON LINE IKASTAROAK
Euskaltegira hurbiltzerik ez edota opor lekutik aritu nahi dutenentzat, on-line ikasteko aukera ere izango da AEKn.
Euskalduntzearen mailak (B1 (1. maila), B2 (2. maila) edota C1 (3. maila)- egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
Uztailaren 1etik irailaren 26a (100 ordu). 334 €.
Hobekuntza ikastaroa. 3. maila/C1 gaindituta dutenentzat. Euskara maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean 4. maila egin nahi duten lagunentzat egokia. Uztailaren 1etik irailaren 26a (100 ordu). 334 €.
Irailean
C2 azterketa prestatzeko ikastaroa.  40 ordu. 200 €.
Hasierako mailetarako BOGA ikastaroak ere eskainiko ditugu.

Informazioa // izen emateak: e-idazkaritza@aek.org // www.egela.aek.org

Goiz pasa ederra egin dugu Igartzan



Beasaingo Igartza multzoa bisitatu dugu gaur goizean eta bertako bazterren berri jakiteko parada izan dugu. Gurutzebidea zegoen tokitik, Dolarea ondotik, abiatu gara eta, jarraian, Igartza jauregia ikusi dugu. Jauregiko patio aldera eta goiko solairura jo dugu ondoren eta azpian dagoen presa zaharraren aztarnak ikusteko aukera ere izan dugu.


Ubidearen ibilbidea jarraituz, burdinola dagoen eraikinerantz abiatu gara gero eta handik errota aldera. Amaieran, ermitan sartu gara eta bertan dagoen margolana ezagutu dugu. 


Kontu interesgarri askoren berri izan dugu eta oso gustura ibili gara!

Argazki galeria

2014/05/27

Liburuak eta diskoak prezio merkeagoan!

Ikasturtero bi irakurle kanpaina izaten ditugu eta udakoa martxan dugu jada. Hainbat liburu, disko eta hiztegi dauzkazue zain, deskontuarekin, gainera. Ekainaren 2an amaituko da eskaerak egiteko epea, beraz, azti ibili!

2014/05/26

III. Pintxo lehiaketa egin dugu


Pintxo lehiaketaren hirugarren edizioa egin genuen joan den asteazkenean Ordiziako plazan. Euskaltegiko bost taldek hartu zuten parte eta bakoitzak  bi pintxo ezberdin prestatu zituen. Osagaiak berak ziren guztientzat eta talde bakoitzak sormena erabili zuen osagaiak aukeratu eta pintxoak egiteko. Arratsaldeko seietan hasi ziren prestaketa lanetan eta ordu eta erdi izan zuten pintxo hotzak aurkezteko.




Guztira hamar pintxo mota ezberdin izan genituen lehiaketan. Epaimahaiko kide izan ziren Carlos Jandula eta Kiran Ghimire ikasleek pintxo bakoitza dastatu zuten eta itxura, usaina, zaporea eta izenaren origiltasuna hartu zuten kontuan puntuak ematerakoan.



Arratsaldeko zortziak aldera eman zuten epaia bi ikasleek.Ordiziako goizeko A2 taldeak irabazi zuen 'AEK-ko txalupa' izeneko pintxoagatik, eta ikasleek egindako oroigarria jaso zuten.Zorionak!


Argazki galeria