2014/04/08

Didgeridooari buruzko saioa izango dugu etzi

 

Didgeridoo musika instrumentu aborigenari buruzko hitzaldia eta erakustaldia izango dugu etzi, 18:00etan, Beasaingo Igartza jauregian. Iban Nikolai musikari oiartzuarra izango dugu hizlari.


Didgeridooa australiar aboriginen aintzinako musika tresna da, 20.000 urtetik gora ditu. Termitek naturalki ustutako eukaliptozko enbor bat da eta putz eginez soinu sakon bat ateratzen du. 


Iban Nikolaik (Donostia 1977) duela 15 urte ezagutu zuen didgeridooa Londresen. 15 maisurekin Europan zehar ikasi ondoren Australiara salto egin zuen  aborigenekin didgeridooa ikastera eta 3 hilabetez beraien kultura ezagutzera. Gaur egun, ikastaroak eta kontzertuak eskaintzen ditu .
5 CD kaleratu ditu eta  Samar edo Acoustic Glorious taldeetan aritu da. Briganthya, Zea Mays, Xabi San Sebastian, Oreka TX  eta beste hainbat taldeekin ere kolaboratu du.

Animatu Igartzara!

2014/04/07

Estatuen esku-hartzea gelditu!



Estatu espainiarra hizkuntza-politikan egiten ari den esku-hartzeak eta errekerimenduak salatzeko prentsaurrekoa egin da gaur Beasaingo Igartza jauregian. Bertan bildu dira euskalgintzako eta Kontseiluko ordezkariak eta Ordizia, Beasain eta Urretxuko udaletako zenbait kide. Azpian duzue prentsaurrekoan adierazitakoa:




Beraz, etzi, apirilaren 9an, Ordiziako plazan, 19:00etan, elkarretaratzea egingo dugu, estatuaren esku-hartzea gelditu eta geuk erabaki behar dugula aldarrikatzeko. Euskaraz bizi nahi dugu!


Apirileko lehiaketa

 


Hilabete honetako galdera:  Non hasi eta non amaituko da ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde egingo den giza-katea?

Saria: 'Gure esku dago' kamiseta.


2 olio botila (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak, kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate oneneko produktuak dira. - See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17798&IdHerria=16#sthash.WHvIb6xD.dpuf
2 olio botila (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak, kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate oneneko produktuak dira. - See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17798&IdHerria=16#sthash.WHvIb6xD.dpuf
2 olio botila (bat ekologikoa), 3 piper poto (bat ekologikoa), potxak, kardoa, borraja, orburuak, 2 zainzuri lata, tomate-pikillo saltsa (ekologikoa) eta barazki krema (ekologikoa). Kalitate oneneko produktuak dira. - See more at: http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=17798&IdHerria=16#sthash.WHvIb6xD.dpufParte hartzeko azken eguna: martxoak 30.Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu, mesedez.
Parte hartzeko azken eguna: apirilak 30.

Bidali zure erantzuna goierri@aek.org helbidera. Izen-abizenak eta telefono zenbakia idatzi, mesedez.

Lehiaketaren laguntzailea:
                                 

2014/04/03

Gure ginkanan parte hartu nahi?


 

Herri kirol eta ezagutza probak uztartzen dituen ginkanan parte hartu nahi al duzu? Apirilaren 30ean izango da, 18:30ean, eta Plaza Nagusian hasiko dugu lehia. Goiztiri AEK euskaltegiko ikasleek eta animatzen diren herritarrek hartuko dute parte lehiaketan, modu nahasian taldekatuta. Irabazleek saritxoa izango dute, gainera.


Bai, parte hartu nahi al duzu, orduan? Baldintza bakarra dago: 16 urte edo gehiago izatea. Baldintza hori betetzen baduzu, eta euskaltegiko ikasleekin batera ondo pasatzeko prest bazaude, eman izena apirilaren 10erako. Izen-ematea honako toki eta moduetan egin liteke:

Ordiziako euskaltegia (Nafarroa Beherea 1)
943 88 91 74 
ordizia@aek.org

Beasaingo euskaltegia (Urbiale behea,7)
943 88 93 40
beasain@aek.org

Animatu!



Euskal pastela eta galletak egiten ikasi dugu



Joan den ostegunean, pastel ikastaroa egin genuen Arriarango Intxaurpe elkartean Iñaki Lopez Castañares 'Pasteles' gozogilearekin. Euskal pastela egiten irakatsi zigun elkartean bildutako 35 lagunoi. Galletak ere egin zituen euskal pastelarentzat egindako orea aprobetxatuz. 


Guztiok adi-adi jarraitu genituen pauso guztiak eta baita oharrak hartu ere. Amaieran, euskal pastela eta galletak dastatu genituen giro ederrean eta  kontu kontari aritu ginen elkarrekin.Orain etxean jarri behar praktikan, ea zer moduzkoak ateratzen diren!