2011/09/12

MATRIKULA ZABALIK 11-12 ikasturterako.

11-12 ikasturterako matrikula zabalik da AEkn. Izena eman edo informazioa nahi baduzu irailaren 28a arte goizez 09:30etik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:30era Goierriko Goiztiri AEkren egoitzen ateak zabalik dituzu. ORDUTEGI ETA MAILA GUZTIAK
Todos los cursos y niveles
Udalek ikasleei matrikula subentzionatuko diete.

2011/09/07

2011-2012 ikasturterako prestatutako matrikulazio kanpaina aurkeztu du .

AEKren Artezkaritza Kontseiluak Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan aurkeztu du matrikulazio kanpaina. Bertan izan dira eginkizun horretan Asier Amondo, Helios del Santo, Oskar Elizburu, IƱaki Urkijo, Jakes Bortairu eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusia. AEKren Artezkaritza Kontseiluak euskara ikasi nahi izatea norberaren baitan dagoela jakinda, gainontzeko guztia jarri du euskara ikasi nahi duten euskalakarien eskura: euskaltegiak Euskal Herri osoan, urte osoan zehar zabaldutako barnetegia Foruan, irakasle talde prestu, prestatu eta eskarmentuduna, egunean bi orduko euskalduntze ikastaroak, ikastaro trinkoak, titulu homologatuak lortzeko aukera maila guztietan, 3. maila/EGA eta 4.a barne, auto-ikaskuntza, on-line ikastaroak www.egela.aek.org gunean, mintzamena lantzeko praktika jarduerak, lan mundua euskalduntzeko egitasmoak, itzulpen zerbitzua, AIZU! hilabetekaria irakur zaletasuna sustatzeko… Martxan da, beraz, ikasturtea AEKn.

2011/09/02

Goierriko Goierriko Goiztiri AEKren euskaltegietako ordutegia.

Irailaren 5etik aurrera Ordiziako eta Beasaingo Goiztiri AEKren egoitzen ordutegia hauxe izango da: goizez 10:00etatik 13:00era eta arratsaldez 17:00etatik 19:30era.

2011/09/01

Bukatu da, bukatu da, akabo! Hemen gara berriro!

Ederki pasatu dugu oporretan, baina... Bukatu da, bukatu da, akabo! Ekin diogu berriro lanari, dagoeneko, hasi gara hurrengo ikasturtea prestatzen euskaltegietan. Hemen gara bai berriro!