2011/06/14

Goierriko Goiztiri AEKren aurtengo uda ikastaroen eskaintza

HABE 3.MAILA ( C1.) azterketa prestatzeko 40 orduko ikastaroa uztailaren 4tik 15era eta irailaren 12tik 23ra. GOIZEKO 09:00etatik-11:00etara. Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hementxe.

2011/06/13

Bihar mendi ikus-entzunekoa Ordiziako Barrena Kultur Etxean.

Hitzaro eta AEK-k elkarlanean ikus-entzuneko emanaldia antolatu du. Bihar, ekainak 14, asteartea, Barrena Kultur Etxean izango da arratsaldeko 18:00etan. Pedro Garcia ordiziar mendizaleak eskainiko du mendi ikus-entzunekoa. Ondoren askaria ere izango da. Animatu eta parte hartu!

2011/06/10

3. maila online, euskara ikasteko beste bide bat uda honetan.

Uda honetan euskaltegi edo barnetegi batera joan ezingo direnek ere badaukate AEKrekin "euskararen bideari" ekiteko beste aukera bat: AEKren on-line zerbitzuak (e-uskaltegia), euskalduntzearen 3.maila eskuratzeko 100 ordutako on-line ikastaroa antolatu du. Ordu hauen barne daude 15ean behin ikasleak jasoko duen programazioa (5 orduko lana astero), 5 tutoretza ordu eta 16 ordu ikaskideekin mintzasaioetan. Ikastaroa erabat on-line izango da eta hainbat tresna erabiliko dira tutore zein ikaskideekin harremana burutzeko; audio eta bideo konferentzia, txat idatziak, foroak, wikiak… Horretaz gain hainbat baliabide osagarri eta aukera jarriko ditu AEK-k ikaslearen esku. Ikastaroaren prezioa 311 eurotakoa da. Informazio gehiago e-uskaltegian edo hona idatzita: e-gela@aek.org

Glotodidaktika ikastaro berriak.

AEK-k euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaro berriak, glotodidaktika ikastaroak, antolatu ditu.

Ikastaroak, on-line eta aurrez aurrekoak tartekaztuz, Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo dira irailean:

  • Formatua: konbinatua (aurrez aurreko 5 eskola eta on-line jarduerak)
  • Non: Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
  • Data: Irailaren 9tik urriaren 28ra.
  • Ordutegia: 9etatik 13:30etara
  • Prezioa: 314 €
  • Matrikulazio epea: uztailaren 20ra arte