2011/06/10

3. maila online, euskara ikasteko beste bide bat uda honetan.

Uda honetan euskaltegi edo barnetegi batera joan ezingo direnek ere badaukate AEKrekin "euskararen bideari" ekiteko beste aukera bat: AEKren on-line zerbitzuak (e-uskaltegia), euskalduntzearen 3.maila eskuratzeko 100 ordutako on-line ikastaroa antolatu du. Ordu hauen barne daude 15ean behin ikasleak jasoko duen programazioa (5 orduko lana astero), 5 tutoretza ordu eta 16 ordu ikaskideekin mintzasaioetan. Ikastaroa erabat on-line izango da eta hainbat tresna erabiliko dira tutore zein ikaskideekin harremana burutzeko; audio eta bideo konferentzia, txat idatziak, foroak, wikiak… Horretaz gain hainbat baliabide osagarri eta aukera jarriko ditu AEK-k ikaslearen esku. Ikastaroaren prezioa 311 eurotakoa da. Informazio gehiago e-uskaltegian edo hona idatzita: e-gela@aek.org

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina