2011/05/02
2011/04/20
ZORIONAK, ZORIONAK, ZORIONAK... EUSKALAKARI GUZTIOI!!!
Hamar egun gelditu gabe, euskararen eremu guztian zehar, milaka eta milaka lagun, milaka eta milaka “euskalakari” ibili dira.
Donostiak gainezka egin zuen, gainontzeko hiriburuetan gertatu den bezala; eta gauza bera gertatu da Goierrin.
Lekuko eramaileak eta parte hartzaileak ere anitzak izan dira, pentsakera eta ideologia desberdinak izanagatik ere, MAITATU, IKASI, ARI….EUSKALAKARI leloak batu ditu, euskarak batu ditu. ZUEK BATU DITUZUE .
Horrexegatik, eskerrik asko eta mila zorion korrika mundiala izan dadin egin duzuen ahaleginengatik. EUSKALAKARIon lana gabe ezin zen hau bezalako ekitaldirik burutu.
Eta ezinezkoa, baita ere, Korrika kulturala, korrika batzordeak... bizi izan duten arrakasta izatea.
Horrexegatik guztiagatik mila esker batzordeetan lan egin duen orori, diruz lagundu duenari,egunean korrika pausoa edo eta txalo pausoa eman duenari... mila zorion !
Berriz ere lortu dugu!
GORA EUSKAL HERRI EUSKALAKARIA!
2011/04/18
Korrika 17 Goierrin
Legorretan sartzen...
Ordizian...
Ordizian Korrika txikia...
Beasainen...
Seguran...
Eskerrik asko EUSKALAKARIOK!
2011/04/15
Korrika 17 Goierrin, Beasaingo hainbat irudi.
Ikusgarria izan da Korrika Goierritik pasatzen ikustea. Tropel mardula etorri zen Legorretan barrena, jende oldeak bat egin du Korrikarekin eta euskararen aldeko festa handia bihurtu zen Goierri.
Bideo zein irudietan Beasaindik igaro zenekoa ikus dezakegu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
