2011/04/12

Akirrok salaketa, Korrika eraikuntza.

Korri egin, natural aurreraka egiten da. Korrikak ere, natural, aurreraka egiten du. Horregatik gaur, larunbata 9, xelebrea izan da Beasaindik Ordiziara bitartean gazteak korrika atzeraka egiten ikustea. Akirrok? Zer da hori? Korrika atzeraka? Zergatik? (argazkiak eta bideoa Ordiziako Ahotsak eginak).

BIHAR ETORRIKO DA KORRIKA 17 GOIERRIRA!

Ttipi ttapa ttipi ttapa ika-sia-ri! Ttipi ttapa ttipi ttapa euska-laka-ri! Ari ari ari, euska-laka-ri! Hemen gaude euskararen alde bihar etzi, euska-laka-ri! Haiek eta guk? mai-ta-tu ! zu eta ni ? ika-sia-ri ! denok batera ? euska-laka-ri! Euskara eta ni, biok kantari! Euskara eta ni, lagun bi. Izan euskalakari eta ekin euskarari. Euskalakari izanez Euskara beti indarrez. Era, era, era, Korrika egitera! Azkar eta adi, korri euskalakari! Irri euskarari eta korri euskalakari! Irri eta korri denok euskalakari! Lagundu euskarari, euskalakari! Korrikaren bihotza, euskalakariren hotsa! Euskalakari izanda zu zeu sentituko zara. 17 bihotz handi, eta denak EUSKALAKARI! Korrikaren legera, euskara aurrera! Ez izan mutu, euskaldun bihurtu. Ari, ari, ari, euskaraz bizi hadi!

2011/04/07

Gaur hasiko da KORRIKA 17 Trebiñun.

Aurrera Korrika! Horiek dira Korrikari hasiera emateko erabiltzen diren bi hitz magikoak. Behin mezua lekuko barruan sartuta, 17. Korrikaren arduradun Edurne Brouardek Trebiñuko Gutxisolo euskara elkarteari emango dio lekukoa lehen kilometroa egin dezan. Aurretik beste bi mila baino gehiago izango ditu, Donostiara Errep'>Maitatu, ikasi, ari… euskalakari lelopean iritsi arte. Trebiñuko plazan hasiko da ekitaldia arratsaldeko bostetan, eta bertan egongo dira Asier Amondo AEKren Artezkaritza Kontseiluko kidea eta Edurne Brouard Korrika 17ren arduraduna. Txalaparta doinuek eta Argantzungo abesbatzak egingo diote harrera mezu sekretua eramango duen lekukoari, eta Manex Agirre Arabako Bertsolari Txapelketako irabazlearen bertso eta dantzarien aurresku artean omenaldi xumea eskainiko zaio Korrikari. Kale animazioa eta umeen txokoa ere ez dira faltako Trebiñuko hasiera eguneko jaian. Hasiera ekitaldia Trebiñu herrian izango bada ere, jaiak Argantzunen jarraituko du, herriko frontoian arratsaldeko zazpietan hasiko den kontzertuarekin, Aske, Herrikada, Gose eta Betagarri taldeen eskutik. Korrika 17k, Trebiñutik aterata, gaur,17:30ean emango ditu bere lehen urratsak Argantzun aldera (18:27), eta berriro itzuliko da Trebiñura (19:37). Lehen kilometroetako lekuko eramaileak inguruko euskalakariak izango dira: Trebiñuko alkate Inma Ranedok eramango du lekukoa Udalaren kilometroan; Arabako Foru Aldundiko kultur diputatu Malentxo Arruabarrenak ere bai, Aldundiak lagunduta euskara ikasten ari diren sei etorkinekin batera; Trebiñuko eskolako guraso elkarteak; Trebiñu Konderriko koadrila guztiak; Argantzuko Udalak eta ikastolak; merkatariak; nekazariak; dantzariak; kirolariak… Arabako Mendialdetik, Kanpezu (00:14), Maeztu (01:38) eta Azazeta (02:17) igarota, Lautadan barneratuko da Korrika 17: Dulantzi (03:22), Agurain (04:51), Zalduondo (05:48), Egino (07:11). Sakanan