2024/12/16

Abenduko hitz ezkutua: hirugarren pista

 

Astelehen on!

Lehen bi pistekin ez baduzue lortu hitz-ezkutua zein den asmatzea, hemen duzue hirugarrena. Eta dagoeneko erantzun bat eman baduzue, bide onetik zoazten ala ez egiaztatu ahalko duzue.

1. pista: Urtetik urtera hazten ari da.

2. pista: Bere akronimoa asko erabiltzen dugun indikatiboko aditz bat ere bada. 

3. pista: Euskal sortzaileen erakusleiho eta bilgune da. 


Jokoaren arauak: 

  • Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina