2024/12/04

HItz ezkutua lehiaketa: azaroko irabazlea eta abenduko lehen pista

Egun on!

Egin berri duzun hori zen azaroko hitz ezkutua: kliskatu. Oraingo honetan Lucia Belloso izan da asmatzen lehena. Hortaz, saria —bi lagunentzako gosaria Ordiziako Kixket kafetegian—zuretzat, Lucia! On egin! 

Eta, orain, adi! Hemen doa abenduko lehiaketako lehen pista:

1. pista:  

Urtetik urtera hazten ari da.


Jokoaren arauak: 

  • Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutua