Normalean baino pixka bat beranduago, baina hemen doa apirileko hitz ezkutua lehiaketako lehenengo pista.
1.pista: Gero eta gutxiago erabiltzen dugu.
- Jokoaren arauak:
Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria. - Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
https://labur.eus/hitz_ezkutua
- Saria:
Bi lagunentzako gosaria zozketatuko dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina