2024/03/23

Harro herri, Goierri!

Harro herri, Goierri! Eskerrik asko goierritar guztiei! Zirraragarria izan da, beste behin, hainbeste jende euskararen alde lasterka ikustea. Benetan hunkigarria. Txiki gelditu dira errepideak, eta txiki espaloiak; izan ere, korrika egitera atera ez direnak animatzera irten dira. Hankak nekatuta eta eztarriak urratuta ditugu orain, baina gozamena izan da. Gaur, argi gelditu da herriaren aldarrikapena: euskaraz bizi nahi du Goierrik.  

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio omen du, eta hona hemen egunak utzitako hainbat argazki. 

Irudi gehiago Goierriko Hitzan dituzue ikusgai.

















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina