Euskaltegian antolatzen ditugun zenbait kultur ekintza tradizio bihurtu dira geurean eta horietakoa da
Ataungo Urbitarte sagardotegira egiten dugun irteera. Ostiralean izan ginen bertan euskaltegiko hainbat kide, Ordiziako Mintzalagunekin eta Hitzaro euskara
elkarteko bazkideekin batera.
Otordu ederra dastatu, sagardoa probatu eta trikiti doinuz lagunduta igaro genuen ostiral gaua. Dantzarako tartea ere izan zen nahi izan zuenarentzat. Datorren urtean ere bertan elkartuko gara!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina