Goiztiri AEK euskaltegiko irakasle eta ikasleok ere bat egin dugu hilaren 23an hasi eta abenduaren 3ra arte iraungo duen Euskaraldiarekin.
AEK Euskaraldiaren sustatzaile eta babesleetako bat da, euskara 
normalizatzeko eginkizunean elkarlanean, auzolanean eta aktibazioan 
guztiz sinesten duelako. Gainera, AEKn uste dugu Euskaraldiak lan 
egiteko bestelako moldeak ekarriko dituela, sareak eraikitzeko 
baliagarria izango dela, eta tresna indartsua bihurtuko dela euskarari 
prestigioa emateko.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina