San Nikolas Txiki eguna ospatu ohi dute Seguran abenduaren 6an eta bertan izan ginen euskaltegiko ikasle eta irakasle batzuk. Laureano Telleria segurarrak egun honen inguruko jatorri eta tradizioei buruz hitz egin zigun.
Aurten San Nikolas Txiki izan den Amets Albizuk ere badu lotura jai honekin, jantziak bere birramonak egindakoak baitira eta lan handia egin baitzuen ohitura honi eusten.
Herriko haurrak kalean gora eta behera ibili ziren San Nikolas Txikiren abestia abestu eta etxeetan zeudenei eskean.
Ondoren, Rafa Berasategik gidatzen duen erakusketa bisitatu genuen, Erraztiolatza erakustokia, hain zuzen ere. Bertan, herriaren historia ikus daiteke maketetan, arbasoen bizimodua eta usadioak, tresneria...
Talde-argazkia ere atera genuen txangoaren amaieran Rafa Berasategirekin berarekin.
Mila esker, Segura edo Erraztiolatza, harreragatik, eta hurrengora arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina