Dagoeneko ikusgai daude Bertsomovieda lehiaketan parte hartu
duten lanak. Guztira 31 lan jaso dituzte aurten, hiru gaztetxoen mailan
eta gainontzekoak helduenean; horietatik bi dira goierritarrek
egindakoak.
Urtero bezala, gustukoen dugun bideoa bozkatzeko aukera izango da. Boto gehien jasotzen dituenak lortuko du publikoaren saria.
Ostiralean zabalduko dute horretarako epea eta hilaren 22ra arte eman
ahal izango da botoa. Sari banaketa berriz, hilaren 29an egingo dute, 19:00etan, Beasaingo Igartza jauregian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina