Euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa da Mintzalaguna. Euskara lagunartean praktikan jartzen da helburua eta, horrela, euskara maila hobetu, edo besteari horretan lagundu, eta euskaraz bizitzeko bidean pausuak ematea. Astean behin elkartzen da hiru bat lagunek osatutako taldetxoa eta euskaraz aritzea izaten da kontua, eurek nahi dutena eginez: kafetxo bat hartu, paseatu...
Beasaingo Mintzalagun egitasmoan parte hartu nahi baduzu, azaroaren 10a duzu izena emateko azken eguna. Hona jo dezakezu izena emateko:
- Gure, AEKren, Beasaingo euskaltegia
- beasain@aek.org
- 943 88 93 40
- Beasaingo udaletxea
- 943 02 80 63 (Euskara eta kultura saila)
- Beasaingo udal euskaltegia
- euskaltegia@beasain.eus
- 943 02 81 00
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina