19. Korrikaren bukaeran, Lorea Agirreren mezuak zioen bezala, euskara
plazara ekarri nahi dugu euskahaldunok. Izan eta ekin Euskal Herria
euskaldundu arte! Hori dela eta, larunbatean Kontseiluak euskaraz
bizitzearen alde Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 18:30ean, burutuko duen
ekitaldian hartuko dugu parte.
Euskaraz bizitzearen aldeko ekitaldia
girotzeko bestelako ekintzak ere burutuko dira. Batetik, goizean
Ezkaban bi orduko mendi buelta antolatu dute, lasterka, lehiarik gabe.
Doakoa bada ere, izena eman behar da euskarazbizinahidut@gmail.com helbide elektronikoan. Geroago, 12:00etan, mintzodromoa izango da, Gaztelu plazan!
Bestetik, egun horretarako bertso bazkaria ere prestatu dute Kirol
Elkarteko jatetxean. Fredi Paia, Julio Soto eta Alaia Martinen
bertsoekin gozatu nahi duenak lehen aipatutako e-postara idatzi behar du
edota Karrikiri euskal denda edo Iruñezar/Irrintzi AEK euskaltegitik
pasatu sarrerak 25 euroan eskuratu ahal izateko.
Menpeko perpausa izateari utzi eta ahaldundu! Euskaraz bizi, ikasi,
jolastu, lan egin egin... nahi dugulako, larunbatean euskahaldunok
Iruñera!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina