GITBren (Goierri Irrati Telebista) egoitzan izan gara gaur goizean Ordiziako goizeko taldekoak. Ion Aldanondo zuzendariak eman digu ongietorria eta bera izan dugu gidari, txoko guztiak erakutsi eta azalpen osoa eman baitigu. Lehenik eta behin, telebista eta irratiaren hastapen garaiko kontuak aipatu dizkigu eta historiaren berri eman digu, labur-labur. Ondoren, telebistako platoa erakutsi digu; bertan dute sukaldaritza saioa egiteko sukaldea (azpiko argazkian ageri dena) eta eztabaida saioetarako erabiltzen duten dekoratua.
Jarraian, irratira jo dugu. Une honetan musika da irratian da emisioaren oinarria, baina telebistan eta irratian ematen den 'Ikusi irratia' elkarrizketa saioa ere bertan egiten dute. Irratia ezagututakoan, erredakziora jo dugu. Bertan egoten dira publizitateaz eta administrazioaz arduratzen diren langileak eta baita kazetari taldea ere. Grabatutako bideoen edizioa zein soinu lanketa ere bertan egiten dute. Azkenik, emisioa kontrolatzeko erabiltzen duten gelatxora jo dugu eta emisioaren kontrola nola egiten duten erakutsi digu Aldanondok.
Goiz interesgarria izan dugu, tokiko komunikabideetako bat barrutik ezagutzeko parada izan baitugu. Esperientzia polita, bai horixe!
goiz interesgarria izan zen eta asko ikasi genuen. Harritu egin gintuen lan taldeak edozein lan dituen gaitasunak. Gidari lana egin zigun Jon zuzendaria ere, oso jatorra izan zen.
ErantzunEzabatu