Beasaingo goizeko taldeko ikasleek Goierriko lau pertsonairen inguruko deskribapenak edo pistak sortu dituzte. Erronka bota dizuete, ea bakoitza nor den asmatzen duzuen.
1. Euskal Herrira itzuli eta preso sartu zuten Tolosan bere abestiek
herriarengan pizten zuten sentimendu biziagatik. Karlisten gudari talde batean
ere ibili zen.
2. 1889an jaio zen Ataunen eta 1991n hil zen jaioterrian.
Apaiz ikasketak egin eta Teologian lizentziatu zen. Etnografia eta
antropologiako lanei ekin zien Aralar mendialdean. Hiru unibertsitatetan honoris
causa doktore izendatu zuten.
3. 1788ko abenduan jaio zen. Pertsonaia honek eskribau
ikasketak egin zituen eta pertsona geldiezina zen. 1835eko apirilean Eliot
ituna sinatu zuen.
4. Lazkaon jaio zen
Abaliñe baserrian. Gizon txikia zen baina bertsolari handia
Ba al dakizue nortzuk diren? Utzi erantzuna azpiko iruzkinetan! Ezetz guztiak asmatu!
.
Kaixo!
ErantzunEzabatuOrmaiztegiko taldea gara eta lehenengoa ez dakigu nor den. Bigarrena Joxe Miel Barandiaran da eta hirugarrena Tomas Zumalakarregi da, eta Ormaiztegin jaio zen. Laugarrena Lazkao Txiki da.
Kaixo!!!
ErantzunEzabatuOrdiziko taldea gara eta lehenengoa Jose María Iparrragirre da, bere alias "El Bardo Vasco" da.
Kaixo! Iluntzeko Ordiziako talde bat gara. Oso jatorrak gara, horregatik erantzun ditugu zuen asmakizunak:
ErantzunEzabatu1- Iparragirre
2- Joxe Migel Barandiaran
3- Zumalakarregi
4- Lazkao Txiki
Agur
Kaixo goizeko EGAko taldea gara. Gure ustez pertsonaiak hauek dira:
ErantzunEzabatu1-Iparragirre
2-Joxe Migel Barandiaran
3-Zumalakarregi
4-Lazkao txiki
Asmatu eta gero ikusi ditugu zuen erantzunak, beraz ez dugu tranparik egin. Ze sari daukagu?
Geroarte
kaixo,taldeak.oso ondo egin duzue.eskerrik asko parte hartzeagatik.saria bidai bat da:baina nora jakin nahi baduzue zuek prestatu beste ariketa bat,baina sariarekin.
Ezabatu