XII. Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako sari banaketa egin genuen
asteazkenean Ordiziako Barrena jauregian. Mintzalagunen ikasturte
amaierako jaialdiarekin batera egin genuen sari banaketa. Hori dela-eta,
bakarrizketak izan genituen saioaren hasieran.
Baltziskueta eta Barry Barrezen bakarrizketa saioa amaitzean txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako sari banaketa egin genuen. Lehiaketako irabazlea Aitor Calvillo izan zen eta bost lagunentzako afaria lortu zuen Ataungo Urbitarte sagardotegian. Txistea kontatu zigun Calvillok, azpiko bideoan ikus daitekeen gisan:
Bigarren saria Gabriel Sanchezek eskuratu zuen eta Zeraingo Oiharten bi lagunentzako afaria, gaueko egonaldia eta gosaria lortu zituen. Hona hemen bere txistea:
Hirugarren saria, berriz, Lorea Iparragirrek jaso zuen, tableta, hain zuzen ere. Azpiko bideoan dugu saritutako txistearen kontakizuna:
Amaieran, mokadutxoa egin genuen eta talde argazkia atera genuen oroitzapen gisa.
Eutsi umore horri eta segi txisteak eta pasadizoak kontatzen eta onenak bildu datorren urteko lehiaketarako!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina