Goiztiri AEK euskaltegiko Idiazabalgo eta Beasaingo goizeko taldeak Arimasagastiko gaztandegira egin zuten bisita asteartean. Idiazabalgo taldeko irakasle den Amaiak egin digu bertan bizi izandakoaren kronikatxoa:
Astearte goizez Arimasagastiko gaztandegira
bisita egin genuen. Bertan euskaltegiko hamabost ikaslek behi gazta
egiteko prozesua ezagutu genuen. Gaztandegiko arduraduna den Joseba Baezek
azaldu zigun behi esne ekologikoaz egiten duela gazta eta esnea
Altzoko baserri batzuetatik ekartzen duela. Aipatu zigun azken urte
hauetan galdutako ohitura bat errekuperatu nahi duela behi gazta
berreskuratuz.
Idiazabalen
artzai-gazta da ezaguna baina behi gaztak ere leku bat behar duela
aipatu zigun. Bisita bukaeran gazta dastatu genuen eta asko gustatu
zitzaigun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina