Joan den larunbatean, AEK Txotx eguna ospatu genuen Usurbilen. Korrikak eta AEK-k euskara ikasleak omendu nahi izan zituen egun osoko jai honen bidez.
Goizean goizetik hasita txaranga giroa berotzen aritu zen eta ordu bata aldera izan zen kupelen irekiera.
Jarraian, Iratxe Ibarra eta Eneko Abasolo 'Abarkas' bertsolariak aritu ziren bertsotan. Bi bertsolari bizkaitarrak gure euskaltegiko kide bati aritu ziren bertsotan, saioa kamerarekin grabatzen ari zela ikusita. Hementxe duzue grabatutakoa:
Otorduaren garaia iritsi zen ondoren, eta txahal erre pintxoak dastatzeko aukera izan zen.
Arratsalde partean, berriz, euskara ikasleen omenaldia egin zen pilotalekuan. Solasaldien bideoan agertzen diren euskara ikasleek AEKren eta Korrikaren omenaldia eta oparia jaso zuten. Edurne Brouard Korrikako arduraduna izan zen hizlari nagusia.
Iluntze aldera Tximeleta taldeak giroa piztu zuen eta bertaratu ziren denak dantzan jarri zituen. Kantu jira ere izan zen ilunabarrean. Azkenik, Esne Beltza taldeak itxi zuen eguneko egitaraua.
Primeran pasatu nuen. Euskaltegitik beste norbait joan al zen?
ErantzunEzabatuIrakasleak han ginen eta ikasle batzuk ere ikusi genituen bertan. Irakasleok, behintzat, ederki pasa genuen. Eta ikasleok? Zer diozue?
ErantzunEzabatuirrikitan gaude gymkanako argazkiak ikusteko
ErantzunEzabatuJadanik badaude batzuk Flickr-eko gure kontuan:
Ezabatuhttp://www.flickr.com/photos/77267893@N07/sets/72157632817376495/
http://www.flickr.com/photos/77267893@N07/sets/72157632863687781/
Guztiak biltzen saiatzen ari gara eta lortzen dugunean jarriko ditugu denak.
irrikitan gaude tupersexeko eta sagardotegiko argazkiak ikusteko
ErantzunEzabatuKaixo:
ErantzunEzabatuTuppersexeko argazkiak jarrita daude. Hemen duzue argazkien bilduma:
http://www.flickr.com/photos/77267893@N07/sets/72157632736242298/