Ormaiztegiko taldea bertako Mendi Astearen hitzaldietako batean izan zen aurreko astean. Irakurri ikasleek horri buruz kontatutakoa:
Mendi astea Ormaiztegin
Lehengo ostegunean Ormaiztegiko
ikasleak hitzaldi batera joan ginen. Hitzaldiaren gaia: Groenlandian
zeharkaldia. Alfonso izan zen hizlaria. Alfonso Kataluniakoa da eta
espedizioko kide bat da beste bost lagunen artean.
Espedizioa Cabo Taney-tik
Siorapaluk-era joan zen (Groenlandia) eta 180 kilometro egin
zituzten. Zeharkaldi hau egitea 15 egun kostatu zitzaien.
Hotz handia egiten zuen han, -5 eta
-25 graduko tenperaturen artean ibili ziren. Paisaia berdina zen
denbora guztian, dena zuria zen eta zuhaitzik gabe. Leku arriskutsua
da hartz zuriak daudelako.
Espediziokoek asko jaten zuten energia
asko galtzen zutelako (egunean 4.000 – 7.000 kaloria). Horregatik,
koipe asko jaten zuten.
Esperientzia hau oso interesgarria
izan da espedizioko kideentzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina