Oroitarria dokumentala ikusi ahal izango da bihar, osteguna, Beasainen. Dokumentala Germanen oroitarriari buruzkoa da, 1978ko San Ferminetan poliziek hildako Germanen omenez jarritako eskulturari erreferentzia egiten diona. Dokumentalak 46 minutuko iraupena du, baina ikus-entzunezkoaren ondoren, solasaldia izango da, ikusitakoari buruz hitz egiteko. Emanaldia 19:00etan izango da Beasaingo Udaleko Batzar Aretoan.
Ekitaldi hau Goiztiri AEK Euskaltegiak antolatu du Argia aldizkariaren laguntzaz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina