Urriko lehiaketan Idiazabalgo saiorako bi sarrera zozketatu genituen eta Goiztiri AEK-ko bi ikaslek eskuratu zuten sari preziatua. Beasaingo goizeko taldeak Txapi ezizeneko bertsolari goierritarra Iker Zubeldia dela asmatu zuen, eta zorteak euren alde egin zuen.
Bi sarrera soilik genituenez ezin izan zuten ikasle guztiek joan, eta, azkenik, Makulik eta Patxik izan zuten bertsoez gozatzeko aukera. Lehenengo bertso saioa zuten biek ala biek ere, baina "asko gozatu" zutela nabarmendu dute. Elkarri lagundu zioten bertsoak ulertzen, itzulpen lanak eginez tarteka, baina hori ez zen oztopo izan une gogoangarria bizitzeko. Hunkitu ere egin omen ziren behin baino gehiagotan, "oilo ipurdia" sortuz azalean. "Errepikatzeko moduko esperientzia" izan dela aipatu dute biek.
Pozten gara gure ikasleek esperientziaz gozatu izanaz eta euskal kulturaren zati den bertsolaritzaz zerbait gehiago ikusi eta ikasi izanaz. Gogorazi nahi diegu Makuli eta Patxiri, eta beste guztiei, oraindik badela G-puntuaz gozatzeko aukera! Igandean, esaterako, bi goierritar izango ditugu kantuan Azpeitiako kanporaketan: Iker Zubeldia 'Txapi' eta IƱaki Apalategi. Animatu, beraz!
Bien bitartean gozatu Idiazabalgo saioaren laburpenarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina