Eskaintza berria aurtengo udan e-uskaltegian. Irailean HABEren 4. mailako azterketaren bigarren deialdia prestatzeko 40 orduko saioa antolatu du AEKren on line zerbitzuak. Ikastaroa HABEren 4. mailako azterketa prestatu nahi dutenei zuzenduta dago. IRAUPENA: 40 ordu. Irailaren 5etik 30era. LAN ERRITMOA: astean 5 ordu. LAN EGITEKO MODUA: erabat on line. Moodle plataforma erabiliko dugu ikastaroa burutzeko; beraz, modu praktikoan erakutsiko dugu zer den eta nola erabili. Bi oinarri izango ditu ikastaroak: ikasle eta tutoreen arteko harremana, eta ikaskideen artekoa. Lehena burutzeko posta elektronikoa erabiliko dugu eta bigarrena, berriz, foroen bidez. Biak nahitaezkoak gertatuko dira. BEHARREZKOAK DIRA: ordenagailu bat eskura edukitzea, posta elektronikoa (propioa ahal bada), denbora apur bat (5 ordu astero), eta euskaltegi batean 4. maila ikastaroa eta proiektua gainditua izatea. TEKNOLOGIA: ez da behar informatika maila aurreratua; bai, ordea, gutxieneko ezagutza ondoko arloetan: word edota antzeko testu-editoreetan, interneten erabileran edota posta elektronikoaren erabileran. PREZIOA: 200 euro. Abuzuaren 19a izena emateko azken eguna. INFORMAZIO GEHIAGO: e-idazkaritza@aek.org
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina