2019/07/11

Oporren garaia iritsi da

Ikasturte oparo eta eder honen ostean, oporrak hartzeko ordua iritsi zaigu. Ordiziako eta Beasaingo euskaltegiak itxita egongo dira irailaren 2ra arte. Bloga eta sare sozialak ere ez ditugu elikatuko. Orain atseden hartuko dugu datorren ikasturteari indartsu heltzeko.  

oporrak bilaketarekin bat datozen irudiak 
Irailaren 2an itzuliko gara euskaltegietara, eta martxan jarriko ditugu berriz bloga eta sare sozialak. Matrikulatzeko epea irailaren 2tik 27ra izango da.

Ondo pasa, opor euskahaldun on!

 

Kalean da udako Aizu!

Kalean da udako AIZU! Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, barnetegietan edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela! 


Udako atala ere eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Esther Ferrerri egindako elkarrizketa eta Aturritik Ebrora Euskal Herria ezagutzeko aukerak. Gainera, oraindik udarako planik ez baduzue, edota lanean zaudelako oporretara joan ezin baduzue, udako Aizu! alean, uda arin pasatzeko manerak ere irakur ditzakezue.

2019/07/08

C1 maila egiaztatzeko azterketak

EAEn ez da gehiago EGA azterketarik egingo, baina beste aukerak ezagutzen dituzu?Eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, zein da egoera? Hemen informazio guztia!


2019/07/04

Mertxe Mugikak koordinatzaile nagusia izateari utziko dio urrian


13 urteko ibilbide oparoa egin du AEKren koordinazio nagusian, eta, hemendik aurrera, beste zeregin batzuetan ariko da AEKren barruan. Nafarroako AEKren koordinatzaileak ordeztuko du Mertxe Mugika, aurtengo Batzar Nagusiak oniritzia eman ondoren. Irailaren 3an, Gasteizen, biek hartuko dute parte 2019-2020 ikasturteko aurkezpen-agerraldian,eta, adierazi bezala, urriaren 1etik aurrera, Alizia Iribarren hasiko da AEKren koordinazio nagusian.

Mertxe Mugikak “asko sinesten dut elkarlanean, uste osoa daukat indarrak batu behar direla, bakoitza bere kabuz ibilita, bidea askoz ere luzeagoa eta neketsuagoa izango litzatekeelako” adierazi du. Horrez gain, AEK eta normalizazio prozesua oso egoera interesgarrian ikusten dituela esan du, ikasleen gorakada izaten ari da azken urteotan: herritar gehiagok jo du euskaltegietara, eta euskara praktikatzeko egitasmoetan ere, antzekoa da egoera. Baita normalizazio-egitasmoetan edota aktibazio-ekimenetan ere.

Irakurri albistea Berria egunkarian.