2018/12/21

Klika urte berriari!

iritzia: 
Oporrak hartuko ditugu gaur eta, beraz, euskaltegiko ateak urtarrilaren 7ra arte itxiko ditugu. Ondo pasa egun hauek eta klika urte berriari!


2019ko uda barnetegiak

iritzia: 
Dagoeneko prest ditugu 2019ko udako barnetegien datak. Urtero esaten dugun moduan, barnetegia da euskara ikasteko lekurik onenetakoa. Beraz, matrikulazioa -izen-ematea, ordainketa egiteko epea, argibideak jaso...-, apirilaren 1ean hasiko den arren, datak eskura daude.

Informazioa: 673 200 100 - 946 464 000 // udabarnetegiak@aek.eus



EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (A2, B1, B2, C1)
505 euro
Uztailaren 1tik 14ra
Uztailaren 15etik 28ra (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da)
Abuztuaren 5etik 18ra
Abuztuaren 19tik irailaren 1era
Irailaren 2tik 15era

EUSKALDUNTZE BARNETEGIA (IPARRALDEAN-UREPELE)

Uztailaren 5etik 26ra 635/545*
Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra 635/545*
Uztailaren 15etik abuztuaren 9ra 1197/1035*
*Langabeek

FAMILIA BARNETEGIA

Helduek: 480 euro Haurrek: 285 euro

Uztailaren 1etik 12ra
Uztailaren 16tik 26ra
Abuztuaren 5etik a6ra

BARNETEGI IBILTARIAK: OINEZ EDO BIZIKLETAZ

530 euro

Datak laster jakinaraziko ditugu!

B2 / C1 (EGA) MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARNETEGIA
505 euro

Datak laster jakinaraziko ditugu!

XIBERERA BARNETEGIA (MENDIKOTA)

Uztailaren 29tik abuztuaren 3ra 335/290*
*Langabeek

Olentzero eta neguko solstizioa

iritzia: 

Joseba Aurkerenak Olentzeroren jatorriaz eta neguko solstizioari buruz idatzi du Zuzeu atarian. Hemen duzue artikulua.

2018/12/20

Opor aurreko otorduak

iritzia: 
Aste honetan izango ditugu urteko azken euskara eskolak eta, hori dela eta, urtea agurtzeko otorduak egiten ari dira talde bat baino gehiagotan. Auskalo taldekoek ere, opor aurreko bazkaria egin dute gaur. Gustura egon direla ematen du, ezta?


Abenduko AIZU!

iritzia: 
 
 
Garbiñe Biurrun eta Aitzol Atutxari elkarrizketak; 21. Korrika; Durangoko 53. Azoka; Kanariar Uharteetan lainoak jezten; apustu etxeen hedatzea...
Eskuratu ezazue kioskoan edota liburu-dendetan. Ikasleok, berriz, euskaltegian jaso duzue.Gozatu irakurketaz!

2018/12/19

Banatu ditugu postal lehiaketaren sariak

iritzia: 
Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketa egin dugu Ordiziako Barrena jauregian eta giro ederra sortu da bertan. Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako 3,4,5 eta 6.mailako ikasleek postal dotoreak egin dituzte, originalak eta landuak, eta Euskal Gabonak irudikatzea izan dute helburu aurtengoan ere. Maila bakoitzean bakarrak irabazten du saria, ordea, eta hori erabakitzeko ardura euskaltegiko ikasleena izan da. Hauxe izan da euren epaia:

  • LH 3. mailako sariduna: Oihan Crespo
Originaltasuna, sormenerako gaitasuna erakusten du, koloretsua da, pinua oso ongi landuta dago, genero berdintasuna (Olentzero+Mari Domingi agertzen dira), mezu zuzena du.

  • LH 4. Mailako sariduna: Oihan Lezea
Ikusgarria da, desberdina eta ideia originala izan du, oso landua da, mezu polita du, euskarari egindako aipamenak, inplikazioa, txukuna.

  • LH 5. mailako sariduna: Haizea Salceda
Alde guztiak zaindu eta landu ditu, ideia bat dago bere atzean, koloreak pentsatuta daude, oso originala da, garbia eta txukuna da betea izan arren, irudimentsua da, 3D itxura eman die hizkiei eta oso txukuna da, Argitxo dauka.

  • LH 6. mailako sariduna: Maren Varela
Oso dotorea da, originala, lan asko eginda dago, erliebeak eginda daude, kolore alaiak erabili ditu eta ongi aukeratuta daude, zuhaitza oso polita da, euskal kultura kontuan hartu du, alde guztiak daude landuta, material asko erabili ditu, Olentzero dauka.

Irabazleek 75 euro irabazi dituzte Larratxa liburu-dendan erabiltzeko. Gozatu, sariaz, eta zorionak parte-hartzaile guztiei egindako lanagatik!


Postal guztiekin osatutako erakusketa irekita egongo da Ordiziako Barrena jauregian, urtarrilaren 10era arte. Gerturatu eta gozatu artista hauen lanaz!

Jaki aniztun otordua

iritzia: 

Zaldibiako Txapeldunak taldekoek opor aurreko azken eskola eguna izan dute gaur eta, ordutegia egokia dela aprobetxatuz, jaki aniztun bazkaria egin dute. Pakistan, Maroko, Errumania eta Euskal Herriko janaria dastatu dute. 



Itxura ederra du guztiak, ziur gaude dastatzerakoan ere halakoxeak egongo zirela. Sabela berdinduta joan dira guztiak etxera, poz-pozik. Ondo pasa oporretan!

Zapia nola jantzi

iritzia: 

Abenduaren 24an baserritarrez janzteko ohitura izaten dugu eta janzkerak bere garrantzia izaten du. Zapia lepo inguruan lotuta eramaten dute batzuek eta beste batzuek, berriz, buruan jarrita. Hain zuzen ere, horretan aritu dira gaur Segurako goizeko taldekoak, zapia buruan nola jarri ikasten. Azpiko argazkian duzue emaitza. Zer iruditzen zaizue, dotore daude, ezta?



2018/12/18

Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketa

iritzia: 
Gabonak ate-joka ditugu eta girotzeko postal lehiaketa jarri dugu martxan aurten ere. Ordiziako Jakintza eta Urdaneta ikastetxeetako 3,4,5 eta 6.mailako ikasleek Euskal Gabonak irudikatzen dituzten postalak egin dituzte. Euskaltegiko ikasleek, berriz, epaile lana egin dute eta maila bakoitzeko irabazle bana hautatu dute. Bihar egingo dugu sari-banaketa Ordiziako Barrena jauregian, 18:30ean, eta bertan jakinaraziko dira irabazleen izenak. Horretaz gain, postal guztiekin osatutako erakusketa ere irekiko da.


Gonbidatuta zaudete!

2018/12/17

Abenduko lehiaketako saridunaren erosketa

iritzia: 

Garbiñe Ibañez izan zen abenduko lehiaketaren sariduna eta Beasaingo liburu eta disko azokan erabili du egokitu zitzaion 50 euroko bonua. Alabentzako hainbat gauza erosteko aprobetxatu du saria. Gozatu, Garbiñe, alabekin batera!

2018/12/14

Urtarriletik aurrera, on-line ikastaro gehiago martxan

iritzia: 
E-uskaltegiak, AEKren on-line eskaintza biltzen duen atariak, mailak egiaztatzeko azterketak eta euskalduntzearen maila guztiak (A1, A2, B1 edo 1.maila, B2 edo 2.maila, C1 edo 3.maila eta C2  prestatzeko ikastaroak eskainiko ditu.

Ikastaro hauek guztiak erabat online izango dira, urtarriletik maiatzera.
-Prezioa: 342 euro (A1, A2, B1, B2, C1) eta 443 (C2)
-Iraupena: 100 ordu.

Ikastaroen ereduak ikusi ahal dituzue bisitari modura sartuta (bestela, erabiltzaile izena eta pasahitza: demoak)

















Beste ikastaro batzuk:
  • C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa.
C1 gaindituta dutenentzat eta egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat. Otsailetik ekainera.
-100 ordu.
-342 €.
  • Itzulpengintza ikastaroa.
Urtarriletik martxora.
-30 ordu.
-246 €.
  • C2 mailako azterketa prestatzeko ikastaroa, martxoan eta irailean.
Ikastaro iaz gainditu eta urrian deialdi itxian gainditu ez dutenentzat. Apiriletik maiatzera.
-40 ordu.
-205 €.

Matrikulak eta informazio gehiago: e-idazkaritza@aek.eus
Izena emateko azken eguna: abenduaren 18a.

Abenduko lehiaketaren zozketa

iritzia: 
Abenduko lehiaketan Goierriko liburu eta disko azoketako batean gastatzeko 50 euroko bonua zozkatuko dugu. 21.Korrikaren abestia nortzuk egin duten galdetu genuen eta asmatu duzuenon artean egin dugu zozketa. Ametsa taldeko Garbiñe Ibañez ikaslea izan da irabazlea. Zorionak, Garbiñe!




2018/12/13

AEKn euskara irakasle izateko online ikastaroa

iritzia: 
AEKn euskara irakasle aritzeko oinarrizko ikastaroa antolatu dugu, urtarrilaren 14tik maiatzaren 31ra.

 

































Erabat online izango da eta http://www.egela.aek.eus plataforma erabiliko da.
Prezioa: 450 euro

Informazioa eta izen-ematea: idatzi e-posta e-idazkaritza@aek.eus helbidera, abenduaren 19a baino lehen.

Oharra: gure mezuak spam karpetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta hori.

2018/12/11

Azaroko lehiaketaren irabazlea sariarekin

iritzia: 
Azaroko lehiaketan Errigoraren saski beltza zozkatu genuen eta, beste argitalpen batean aipatu genuen moduan, Khadija El Ghaouti ikaslea izan zen irabazlea. Jaso du saskia eta dagoeneko etxekoak hasi dira produktuez gozatzen. On egin, familia!

2018/12/07

Matrikulazioa zabalik

iritzia: 
Urte berriarekin batera, asmo berriak izaten ditugu, eta ba al da euskara ikastea baino asmo hoberik? Horretarako, aukera duzu Goiztiri AEKn. Matrikulazioa epea irekia duzu abenduaren 21era arte.


A1,A2 eta B1 tituluak euskaltegian bertan eskuragarri dituzu eta B2 eta C1 mailetako azterketetarako prestatzeko ikastaroak ere baditugu. Titulu ofizial guztiak eta ordutegi zabala, gainera

Aurrez aurreko eskolez gain, autoikaskuntza eta online ikastaroak ere eskaintzen ditugu. 

Goierriko Udalek diruz laguntzen dute ikaslea baldintzak betez gero, eta HABEren diru-laguntzak ere badira maila egiaztatzen duten ikasleentzat. 

Informazio gehiago Goiztiri AEK euskaltegian.

Azaroko lehiaketaren zozketa

iritzia: 
Azaroko lehiaketan Errigoraren kaxa beltza izan genuen saritzat, 21.Korrika non hasi eta amaituko den asmatzen dutenen artean zozkatzeko. Aste honetan egin dugu zozketa eta Khadija El Ghaouti izan da irabazlea. On egin, Khadija!




Euskararen eguna ospatzen

iritzia: 
Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu eta gaurko egunez hainbat ekitaldi izan dira Goierriko herrietan. Zaldibian, esaterako, eskolako umeak kalera atera dira eta plazan hainbat abesti abestu eta dantzatu dituzte. Zaldibiako Txapeldunak eta Ametsa taldeetako ikasleen hainbat haur izan dira jaialdian eta, beraz, eurak ere ikusi eta parte hartzera gerturatu dira.



Iluntzean, berriz, Ordizian izan zen ekitaldia eta bertako ikasleak plaza nagusira gerturatu ziren. Han, dantza, musika eta bertsoa izan ziren nagusi. Euskaraldiaren azken eguna izanik, ariketa honetan parte hartutako jendearekin ateratako argazkiekin osatutako bideoa ere eman zuten, esker ona agertzeko.






Irakurketa tertulia AEKn

iritzia: 
Irakurketa tertulia erraldoia egin zen Beasainen abenduaren 1ean, herri ekimenak antolatuta. Herriko hamaika gunetan bildu ziren herritarrak taldeka, Jenis Joplin edo Kafka eta panpina bidaiaria liburuei buruz hitz egiteko. AEK euskaltegia izan zen gune horietako bat eta bederatzi lagun bildu ziren bertan. Guztira 100 lagunetik gora aritu ziren liburuen inguruan solasean.


Ondoren, Igartza jauregian jarraitu zuen ekitaldiak. Bertan Juan Kruz Igerabiderekin solasaldia izan zen, Irati Goikoetxeak gidatua. Uxue Alberdi ere ekitaldian parte hartzekoa zen baina ez zuen bertaratzerik izan gaixoaldia zela eta. Jarraian, Nahia Martinezek Janis Joplinen abesti baten bertsioa jo zuen pianoan. Igerabidek eta Goikoetxeak poema bana irakurri zuten Martin Kortabarriak jotako biolinaz lagundurik. Amaitzeko, Euskaraldiaren garaia izaki, belarriprest diren zenbait herritarri aitortza xumea egin zitzaien, euskararekin duten jarrera txalotzeko. 

2018/12/03

Abenduko lehiaketa

iritzia: 
 
 
Hilabete honetako galdera: Nork egin du 21.Korrikaren kanta?

Saria: Abenduan Goierrin egingo diren liburu eta disko azoketako batean erabiltzeko 50 euroko bonua.

Parte hartzeko azken eguna: abenduak 11 .
 
Bidali zure erantzuna:

E-posta: goierri@aek.eus
Whatsapp mezua: 688 74 66 38

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.

Lehiaketaren laguntzaileak:
 

2018/11/29

21. Korrikaren kanta: Klika

iritzia: 
Gaur aurkeztu dute 21. KORRIKAren abestia Bilboko Bira kultur gunean. Klika KORRIKA 2019 da bere izenburua, eta Fermin Muguruza izan da abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa. Mad Muasel, La Furia eta Fermin Muguruza bera dira interpreteak, eta musika, aldiz, Kataluniako Chalart58 eta Fermin Muguruzak sortu dute elkarlanean. Prentsa-agerraldian, hiru interpreteek eta Asier Amondo KORRIKAren arduradunak hartu dute parte.


Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahasten dira abestian, Fermin Muguruzak ohikoa duen estiloan. Garestik Gasteizko bidea girotzeko kantu ezin hobea da, beraz, indartsua eta berritzailea.

Elkarlana, errespetua eta transmisioa bezalako mezuak zabalduko ditu abestiak; bideoklipean, aurrez aurre dauden bi mundu eta, aldi berean, osagarriak direnak ageri dira. 100 lagunek baino gehiagok hartu dute parte lanean.

2018/11/28

Segura eta Mutiloako taldekoak belarriprest

iritzia: 
Segurako Babelgo dorrea taldekoak eta Mutiloako Jubilatu gudariak Seguran bertan elkartu dira gaur. Elkar ezagutu dute eta, bide batez, Euskaraldiari euren babesa erakutsi diote. Horretaz gain, belarriprest rola hartu dute ekimenean. Eutsi horri!


2018/11/26

Ordiziako jubilatuak ere belarriprest

iritzia: 
Ostiralean hasi zen Euskaraldia eta Ordiziako jubilatuek babesa eman nahi izan zioten ekimenari. Argazkia ateratzeaz gain, belarriprest izateko konpromisoa hartu dute. Bejondeizuela zuei ere!


2018/11/23

Aski da!

iritzia: 
Igandean indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, giza-katea egin dugu gaur Ordizian, Hiri Hezitzailea egitasmoaren barruan eta Kimetz emakumeen elkarteak bultzatuta. Herriko beste hainbat eragilek ere parte hartu dute ekitaldian, tartean Berdintasun arloak, ikastetxeak, Bertso Eskolak, Ordizia Kolorek eta guk geuk, AEK-k. 


Altamiratik abiatu da giza-katea eta plazaraino iritsi gara. Bertan,  hainbat jardunez osatutako ekitaldia izan da: poema irakurketak, antzerkia, musika...

Honako hau izan da Goiztiri AEK-kook irakurritako poema:
 

Euskaraldia hasi da!

iritzia: 
Gaurtik abenduaren 3ra arte izango da Euskaraldia eta Goiztiri AEKren irakasle eta ikasleok ere parte hartuko dugu.


AEK Euskaraldiaren sustatzaile eta babesleetako bat da, euskara normalizatzeko eginkizunean elkarlanean, auzolanean eta aktibazioan guztiz sinesten duelako. Gainera, AEKn uste dugu Euskaraldiak lan egiteko bestelako moldeak ekarriko dituela, sareak eraikitzeko baliagarria izango dela, eta tresna indartsua bihurtuko dela euskarari prestigioa emateko.

2018/11/21

Seguran Erraztiolatza ezagutzen

iritzia: 
Segurako Erraztiolatza erakustokian izan ziren atzo Ordiziako Aza taldekoak eta Segurako eguerdiko taldea. Erraztiolatzaren historia eta maketa ezagutu ahal izan zituzten Rafa Berasategiren eskutik. Euskaraldia ostiralean hasiko denez, argazkia atera zuten ekimeneko letrak eskuetan zituztela.


2018/11/20

Ametsa taldea

iritzia: 
Zaldibian beste talde bat ere bada, Ametsa izenekoa. Eder-eder eta irribarretsu jarri dira argazkia ateratzeko, euren aurpegi onena erakutsi nahian. Izan ere, oso apainak dira!


Euren burua ere aurkeztu digute labur-labur.



2018/11/19

Txapeldunak taldea

iritzia: 
Zaldibiako Txapeldunak taldeko ikasleek euren aurkezpena grabatu dute. Klikatu bideoan eta ezagutu taldekideak.


Jatorrak dira, ezta?

2018/11/16

Ziria taldekoen errezetak

iritzia: 
Ziria taldekoak ere gastronomia zaleak dira, antza, eta eurek ere errezetak prestatu dituzte. Hona hemen beraienak: 







Gustatu al zaizkizue?

Aurrera! taldearen errezetak

iritzia: 
Aurrera! taldeko ikasleak errezetak lantzen aritu dira eta bakoitzak bana prestatu du. Gainerako ikasleekin ere partekatu nahi izan dute eta, beraz, hemen dituzue eurek idatzitako errezetak. On egin!






 

Euskaraldiarekin bat

iritzia: 

Goiztiri AEK euskaltegiko irakasle eta ikasleok ere bat egin dugu hilaren 23an hasi eta abenduaren 3ra arte iraungo duen Euskaraldiarekin.


AEK Euskaraldiaren sustatzaile eta babesleetako bat da, euskara normalizatzeko eginkizunean elkarlanean, auzolanean eta aktibazioan guztiz sinesten duelako. Gainera, AEKn uste dugu Euskaraldiak lan egiteko bestelako moldeak ekarriko dituela, sareak eraikitzeko baliagarria izango dela, eta tresna indartsua bihurtuko dela euskarari prestigioa emateko.

2018/11/14

Jubilatu gudariak

iritzia: 


Mutiloan ere badugu taldea eta ikasleek euren aurkezpena egin digute. Taldearen izenak adierazten duen moduan, jubilatuta egon arren, borrokarako gogoa dute oraindik. Egunero ari dira euskara ikasi eta euskaraz bizi ahal izateko borrokan. Bejondeizuela!


2018/11/12

Azaroko lehiaketa

iritzia: 


Hilabete honetako galdera: Non hasi eta bukatuko da 21.Korrika?

Saria: Errigorako kaxa beltza.

Parte hartzeko azken eguna: azaroak 30.
Bidali zure erantzuna:

E-posta: goierri@aek.eus
Whatsapp mezua: 688 74 66 38

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.

Lehiaketaren laguntzaileak:

2018/11/09

Urriko lehiaketaren zozketa

iritzia: 
Urriko lehiaketan zozketa egin dugu aste honetan eta Aurrera! taldea suertatu da irabazle. Horri esker, hilaren 16an Beasaingo Usurbe antzokian 'Hitz egin behar dugu' antzezlana ikusteko aukera izango dute. Gozatu, lagunok!


Txapeldunak taldea

iritzia: 
Zaldibiako Txapeldunak taldeko ikasleak euskalduntze prozesuan murgilduta dabiltza. Irribarretsu eta gustura ari dira, argazkian ikus daitekeen moduan. 




2018/11/07

Apirilean iritsiko da 21. Korrika

iritzia: 

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du 21.KORRIKAk 2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean. «Klika» da edizio honetarako hautatutako leloa: euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat egiteko deia. Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan... ekarri zuen aldaketa aintzat hartuta.


Goierriri dagokionez, 2019ko apirilaren 13an, larunbatean, goizeko 05:45ean Ikaztegietatik Legorretara sartuko da KORRIKA. Lau bat orduz Goierrin KORRIKA ibili eta gero, Ezkiotik Urolara sartuko da 09:56ean.

2018/11/06

Bihar 21. Korrika aurkeztuko dugu

iritzia: 
21. Korrika aurkeztuko dugu bihar Donostian. Adi egon!


2018/10/29

Errigora: 5 urte euskarari puzka

iritzia: 
errigora 2018 bilaketarekin bat datozen irudiak

AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek Zazpitan Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 5 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.

Bi kutxa daude aukeran: zuria edota beltza. Bakoitza 50 euroan salgai.

  • KUTXA ZURIA. Pikillo saltsa, ardo ekologikoa, teilak, pikillo piper osoak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, arroza, zainzuri-krema, piperrada, ozpin ekologikoa, ardo eta kanala pastak, txokolatezko cookie-ak. 
  • KUTXA BELTZA. Oliba-olio birjina estra, ozpin ekologikoa, mahats-zuku ekologikoa, orburu bihotzak, piper txorizero mamia, potxak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper osoak, melokotoi almibarretan, tomate frijitua.



Saskia/k eskatzeko epea azaroaren 14an bukatuko da. Ikaslea bazara, euskaltegian bertan egin dezakezu eskaera. Bestela, Errigoraren webgunean  egin daiteke eskaria.

2018/10/25

Aurrera! taldea

iritzia: 
Ordiziako Aurrera! taldekoek ere bideoan egin digute aurkezpena. Ikusi eta ezagutu ikasleak!


Ziria taldea

iritzia: 
Ordiziako Ziria taldeko kideek euren burua aurkeztu digute. Irribarretsu eta alai kontatu digute euren berri. Ikusi bideoa!


2018/10/23

Aurrera! taldea

iritzia: 
Ordiziako Aurrera! taldeko kideek ere bidali digute talde-argazkia. Formal-formal ageri dira irudian, hiztegi eta koaderno artean. Ikasteko gogotsu dauden seinale. Aurrera, bada!

 

2018/10/22

Irakurketa tertulia erraldoia Beasainen

iritzia: 
Irakurtzea gustuko duzu? Bada, euskaraz irakurtzeko aukera paregabea duzu, literaturarekin lotutako herri ekimena martxan baita Beasainen. Ahalik eta herritar gehien bultzatu nahi dituzte irakurtzera eta, ondoren, tertulia erraldoia egingo dute Euskaraldiaren barruan. Bi liburu daude aukeratzeko, norberaren ohitura, gustu eta mailaren arabera: Uxue Alberdiren Jenis Joplin eta Juan Kruz Igerabidek itzulitako Kafka eta panpina bidaiaria, Jordi Fabra i Sierrak idatzirikoa.


Norbanako bakoitzak bere erritmora irakurriko du hautatutako liburua eta abenduaren 1ean, 16:30ean, izango da irakurketa tertulia erraldoia. Herriko hamaika gunetan (Arriaran auzoa, Igartza auzoa, gaztetxea, Igartza, CAF enpresa, Ezkiaga auzoa…) elkartuko dira irakurleak, taldeka, liburuaren inguruko tertulia egiteko. Horretaz gain, solasaldia izango da Alberdi eta Igerabiderekin Igartza jauregian, 18:00etan.


Ekimenean parte hartu nahi izanez gero, bidali e-maila helbide honetara: beasainhe@gmail.com. Mezuan izen-abizenak idatzi, zer liburu irakurriko duzuen eta tertulian parte hartuko duzuen ala ez. Izan ere, tertulian izaterik ez baduzue ere,irakur dezakezue liburu horietakoren bat.

Animatu eta eman izena!

2018/10/19

AISA ikastaroa Beasainen

iritzia: 
Etorkinei zuzendutako AISA ikastaroa dugu Beasainen. Eskolak ostegun eta ostiraletan izango dira, 09:00etatik 11:00etara. 19 euro balio du ikastaroak eta 60 ordu izango dira guztira. 


Animatu eta eman izena!

2018/10/18

Azaroan hilabeteko ikastaro trinkoak Foruan

iritzia: 
Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu Foruko barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.


AEK-k ikasturte osoan eskaintzen dizu, urritik ekainera, barnetegian ikasteko aukera. Hilabete edo gehiago (120 orduko ikastaroak) egin dezakezu Foruko barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.

Epea: urriaren 29tik azaroaren 23ra

Maila guztiak! Datozen hilabeteotan ere aukera gehiago izango duzu. Ikusi hemen.

Prezioa: 536 euro (eskolak, egonaldia eta otorduak barne).

Informazio gehiago eta izen-emateak: gernika@aek.eus // 946 253 596

2018/10/15

Urriko lehiaketa

iritzia: 
 

Hilabete honetako galdera: Zer bi rol izango dira Euskaraldian?

Saria: Urrup antzerki taldearen 'Hitz egin behar dugu' antzezlana ikusteko bi sarrera. Ikuskizuna azaroaren 16an izango da, 22:15ean, Usurbe antzokian.

Parte hartzeko azken eguna: urriak 31.

Bidali zure erantzuna:

E-posta: goierri@aek.eus
Whatsapp mezua: 688 74 66 38

Izen-abizenak eta telefono zenbakia ipini, mesedez.

Lehiaketaren laguntzaileak: