ZORIONAK! Errigorako kaxa beltza zuen talderako. On egin!
Emakumeon aurkako indarkeriak ez du etenik izan eta horregatik, aldarrikatzen dugu: "Beldurra eta kontroalaren aurrean, Justizia Feminista". Gaur Indarkera Matxistaren Aurkako Eguna dugu, eta Goierrin hainbat mobilizazio eta elkarreratze antolatuta daude. Horien artean Ordizian, Kimetz Elkarteak antolatuta, giza katea egongo da 11:15ean Altamiratik hasita eta 11:30ean Plazan amaituko dugu. Gure ikasleek bertsoa kantatuko dute.
3. pista:
Egun horretan kalabazak husten dira, trapu zaharrekin aurpegia estaltzen da, kandelak pizten dira...
Saria: Errigorako kaxa
Dagoeneko abian da Euskaraldiaren 3. edizioa: azaroaren 18tik abenduaren 2ra. Beste behin, bi astez kalean belarriprest eta ahobizi txapak jantzi eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egingo dugu. Gure ikasleek ere izena eman dute eta ariketarako prest daude!
Lazkaomendiko Iztueta baserrian izan gara.
Iztuetako familiaren
eguneroko bizimodua ezagutu dugu: behiak noiz eta nola jezten dituzten, behiek zer eta zenbat jaten duten, larrean zenbat egoten diren...
Gainera, ikasleek hiztegi berria ikasteko aukera ere izan dute Mariajeren azalpenei esker: susaldi, ernaldi, urrixa, bigaia, jetzi, idiskoa, oritza...
Amaitzeko, egiten dituzten jogurtak dastatzeko aukera izan dugu. Txango bikaina!