2020/04/30

Euskarazko liburuak

"Liburuaren eguna" zela eta, AEK-k sare sozialetan galdetu zuen ea zein zen euskaraz irakurri duzuen azken liburua. Zerrenda polita atera zen, eta zuen esku ere utzi nahi dugu. Irudian dituzue aipatutako liburuak.




2020/04/29

Munduko hizkuntza gutxituen arteko elkarlana


Hizkuntza lankidetza, munduko hizkuntza gutxituen arteko auzolana. Erreportaje interesgarria Garabide elkartearen jardunaren inguruan AIZU! aldizkarian. On egin, lagun!

2020/04/28

Euskara praktikatzeko topaketa birtuala



PRAKTIKATU zerbitzuak Euskara praktikatzeko Euskal Herriko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, herri askotako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak batuko gara. Zeuk ere eman dezakezu izena, zatoz!

  • NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00etan
  • NOLA? Jitsi aplikazioan zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta sartuko zara.
  • IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a

Zer da euskalduna izatea?

Zer da euskalduna izatea? Ederra Durangaldeko Berbalaguneko kideek egindako bideoa! Testua Miren Amurizak idatzia. Eskerrik asko eta BIBA ZUEK!! Praktikatu eta bizi!
 

2020/04/27

Apirileko lehiaketa: erantzuna

 

Erantzuna: Gurutze Irizar.


Lehiaketaren laguntzaileak:
beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak