"Liburuaren
eguna" zela eta, AEK-k sare sozialetan galdetu zuen ea zein zen euskaraz irakurri duzuen
azken liburua. Zerrenda polita atera zen, eta zuen esku ere utzi nahi dugu. Irudian dituzue aipatutako liburuak.
2020/04/30
2020/04/29
Munduko hizkuntza gutxituen arteko elkarlana
Hizkuntza
lankidetza, munduko hizkuntza gutxituen arteko auzolana. Erreportaje interesgarria Garabide elkartearen jardunaren inguruan AIZU! aldizkarian. On egin, lagun!
2020/04/28
Euskara praktikatzeko topaketa birtuala
PRAKTIKATU zerbitzuak Euskara praktikatzeko Euskal Herriko Topaketa Birtuala antolatu du. Bertan, herri askotako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak batuko gara. Zeuk ere eman dezakezu izena, zatoz!
- NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00etan
- NOLA? Jitsi aplikazioan zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta sartuko zara.
- IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a
- EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg
Zer da euskalduna izatea?
Zer da euskalduna izatea? Ederra Durangaldeko Berbalaguneko kideek egindako bideoa! Testua Miren Amurizak idatzia. Eskerrik asko eta BIBA ZUEK!! Praktikatu eta bizi!
2020/04/27
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



