2020/01/29

Greba egingo dugu urtarrilaren 30ean

Urtarrilaren 30erako deitutako grebarekin bat egingo dugu Goiztiri AEK euskaltegiko kideok eta, ondorioz, euskaltegiak itxita egongo dira.


2020/01/28

Talogintza tailerra otsailaren 19an

Urteko kultur ekintza arrakastatsuenetakoa izaten da talogintza tailerra, jende asko elkartzen baita elkartean eta giro ederra sortu. Otsailaren 19an egingo dugu tailerra, 18:00etan, Arriarango Intxaurpe elkartean.

Talogileek masa egin eta gero, norberak bere taloari forma emango dio eta sutan erre ondoren,dastatu egingo du, barruan osagairen bat duela.

Parte hartu nahi duenak otsailaren 14a baino lehen eman behar du izena Goiztiri euskaltegian. Helduek 4 euro eta haurrek 2 euro ordaindu beharko dute.

2020/01/27

Urtarrileko lehiaketa: erantzuna

 


Erantzuna: Aizu! aldizkaria.  
 
Saria: otsailaren 21ean, 20:00etan, Beasaingo Usurbe antzokian Moko zorrotza antzezlana ikusteko bi sarrera.
 
Lehiaketaren laguntzaileak:
 
beasain udala bilaketarekin bat datozen irudiak

2020/01/24

Jatorrak taldea Goierriko Hitzan



Beasaingo jubilatu taldea, Jatorrak izenekoa, ostiralero elkartzen da euskara ikasteko, irakasle duten Irati Aldazekin. Goierriko Hitza egunkariko kazetariak beraiekin elkartu ziren joan den ostiralean eta erreportajea argitaratu dute egunkarian. Hemen irakur dezakezue. 


Argazkiak: Goierriko Hitza

2020/01/23

AISA ikastaroak Ordizian


Oinarrizko AISA ikastaroa eskainiko dugu Ordizian martxotik ekainera. Ordiziako Udalak diruz lagunduko du eta, beraz, ikasleak ez du ordaindu beharko. Ikastaroaren xehetasunak:
  • Epea: martxotik ekainera. De marzo a junio.
  • Egunak: astelehena eta osteguna. Lunes y jueves.
  • Ordutegia: 09:30-11:30 edo/o 14:30-16:30
  • Prezioa: 0 € (Ordiziako Udalak diruz lagunduta / Financiado por el ayuntamiento de Ordizia)
  • Matrikulazioa: otsailaren 7ra arte/ haste el 7 de febrero. 943 88 91 74. ordizia@aek.eus