Oporrak hartuko ditugu gaur eta, beraz, euskaltegiko ateak itxiko ditugu urtarrilaren
7ra arte. Atseden hartu, indarberritu eta urte berrian ere, egunero bezala, euskaraz bizitzeko bide horretan pausuak ematen jarraituko dugu. Zu hemen, AEK ere bai. Ondo pasa egun hauetan eta urte berri on!
2019/12/20
2019/12/19
Taldeak ezagutzen: Igartubeiti taldea
Ezkioko Igartubeiti taldeko ikasleek ere euren burua aurkeztu nahi izan digute, hain zuzen ere, aurkezpenak nola egin ikasten aritu baitira. Bideoan duzue emaitza.
Zer iruditu zaizue?
Azokan erosketak egiten
Ordiziako Borrokalariak taldeko kideak erosketen inguruko lexikoa, esaldiak eta abar lantzen aritu dira ikasgelan, eta ikasitakoa praktikan jartzea erabaki zuten asteazken goizean. Azokara joan eta etxerako behar zituzten produktuak erosten aritu ziren. Bejondeizuela, hori da bidea!
Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna
Abenduaren 18an Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna izaten da eta Ordizian ere aintzat hartu zuten egun hori. Hiri Hezitzailea egitasmoaren barruan eta Ordizia Kolorek antolatuta, elkarretaratzea egin zen eta testu irakurketa ere bai, migratzaileen eskubideak aldarrikatzeko. Euskaltegiko ikasle batzuk ere bertan izan ziren eta testua irakurri zuten.
Banatu ditugu postal lehiaketako sariak
Gabonetako postal lehiaketaren sari banaketa egin genuen atzo Ordiziako Barrena
jauregian eta giro ederra sortu zen bertan. Jakintza eta Urdaneta
ikastetxeetako 3 eta 4.mailako ikasleek postal dotoreak egin
dituzte, originalak eta landuak, eta euskal Gabonak irudikatzea izan
dute helburu aurtengoan ere. Maila bakoitzean bakoitzean hiru saritu izan dira eta hori erabakitzeko ardura euskaltegiko ikasleena izan
da. Hauxe izan da euren epaia:
LH3
1. SARIA: Maialen Martinez
2. SARIA: Saioa Barandiaran
3. SARIA: Irene Salamanca
1. SARIA: June Arzelus
2. SARIA: Ibtizan Ghani
3. SARIA: Mattin Gantxegi
Irabazleek Ordiziako Larratxa liburu-dendan erabiltzeko bonuak eskuratu dituzte. Gozatu, sariaz, eta zorionak parte-hartzaile guztiei egindako lanagatik!
Parte-hartzaileen postal guztiekin osatutako erakusketa irekita egongo da Ordiziako Barrena jauregian, urtarrilaren 4ra arte. Gerturatu eta gozatu artista hauen lanaz!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






