Jubilatuentzako ikastaroa eskaintzen dugu Beasainen, euskara ikasi, hobetu edo euskaraz irakurtzen eta idazten ikasteko gogoa duten adinekoentzat. Goiztiri euskaltegikook astearte eta ostegunak proposatu ditugu klase egun modura, 16:00etatik 17:30era. Ikastaroa 70 ordukoa izango da. Interesa duenak jubilatuen egoitzan eman behar du izena urriaren 4a baino lehen.
2017/09/27
2017/09/25
AEKren oinarrizko hiztegi orokorra
AEKren oinarrizko hiztegia ikusi al duzue? Hiztegi honetan hainbat alorren inguruko hitzak edota esaldiak topatuko dituzue: zenbakiak, lagunartean erabiltzekoak, merkataritza eta ostalaritza, pertsonak, lekuak...
Gainera, mugikorrean ere instala dezakezue hiztegiaren aplikazioa.
Hau guztia eta gehiago ikasi dezakezue AEKn. Eman izena hilaren 27a baino lehen!
Kike Amonarriz Goierri telebistan
Goierri Telebistako lagunek elkarrizketa egin zioten Kike Amonarrizi, asteartean Ordizian eskaini zuen 'Mis hij@s estudian en euskera. Yo no sé. ¿Cómo les puedo ayudar?' hitzaldiaren inguruan.
Hemen duzue ikusgai.
2017/09/21
Gurasoei zuzendutako ikastaroak merkeago Ordizian
12 urte arteko haurrak dituzten gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak eskainiko ditugu ikasturte honetan ere Ordizian, baina berrikuntza batekin; izan ere, Ordiziako Udalari esker, gurasoek gutxiago ordaindu beharko dute, udalak ikastaroaren prezioaren %75 bere gain hartuko baitu.
GURASO TALDEAK
Iraupena: 165 ordu
Data: urriaren 9tik maiatzaren 29ra
Egunak: astean 3 egun (astelehena, asteartea eta osteguna)
Ordutegia: 09:30-11:30/ 14:00-16:00 (ordutegia molda daiteke)
Prezioa: 73,50€
Animatu eta eman izena Goiztiri AEKn!
2017/09/20
Estrategiak eta ideiak Amonarrizen eskutik
Kike Amonarriz euskaraz ez dakiten hainbat gurasorekin bildu zen atzo Ordiziako Barrena jauregian, "Mi hij@ estudia en euskera y yo no sé. ¿Cómo le puedo ayudar?" hitzaldia eskaintzeko.
Lehenik eta behin, etxerako lanak onak diren ala ez eztabaidatu zuten. Etxerako lanak dituztenen kasuan, umeek ikasketa ohitura hartzeko balio duela aipatu zuen Amonarrizek, ordutegi finkoak izateko eta abar.
Gurasoek kezka adierazi zuten etxerako lanekin lagundu ezinagatik eta tolosarra eurak lasaitzen saiatu zen. Batetik, beste belaunaldi bati, gaur egun 40 urteren bueltan dabiltzanen gurasoei, gauza bera gertatu zaiola azpimarratu zuen eta umeek ikasi dutela ikasi beharrekoa. Bestetik, umeak euren ikasketa prozesuan laguntzeko eta motibatzeko estrategiak erakutsi zizkien, guraso eta umeen arteko harremana lantzeko eta abar.
Amaieran, euskara ikastera animatu zituen gurasoak. Ikasturte honetan eskaintza ederra dugu, gainera, gurasoentzat! 165 orduko ikastaroa eskainiko dugu Ordizian 73,50 eurotan, udalaren laguntzari esker. Animatu!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



