2011/12/23
Gabonetako postal lehiaketak baditu irabazleak
Gabonetako postal lehiaketako sari banaketa egin zen atzo, abenduak 22, Barrena jauregian. Ordiziako Jakintza Ikastola eta Urdaneta-Oianguren ikastetxeetako 5, 6 eta DBH1 mailetako ikasleak izan ziren protagonista. Goiztiri AEK-k antolatzen duen Eguberrietako postal lehiaketaren irabazleak jarraian datozen hauek izan dira.
A) POSTAL LEHIAKETA: 5, 6 eta DBH1eko ikasleei zuzendua. Bi ikastetxeek hiruna sari. Gaiak Euskal Herriko Eguberri edota Gabonekin lotura izan du.
+ Jakintza Ikastola:
1. saria: SAIOA ARREGI (DBH1)
2. saria: AINARA ZUBELDIA (DBH1)
3. saria: LEIRE URDANGARIN (5.A)
- Urdaneta-Oianguren Ikastetxea:
1. saria:LIDE ERBINA (6.MAILA)
2. saria: ARKAITZ PEÑALVER (?)
3. saria: OMAR RODRIGUEZ (DBH 1)
2011/12/22
Gabonak, neguko solstizioa.
Neguko solstizioarekin loturik hainbat errito daude Euskal Herriko tradizioen artean, hala nola gabon zuzia, Eguberritan etxeko suan erretzen den enborra.
Antzina, animaliak araztu egiten ziren enbor horren gainetik igaroaraziz. Are Eguberriaren izena ere eguzkiaren jaiotzaren ideiarekin loturik dago.
Gabonetan, eguzkia bere punturik baxuenera
iristen da, zerumugan, eta une horretatik bertatik hasten dira egunak luzatzen. Ezagutzen ditugun kultura guztiek ospatu dute eguzkiaren etorrera-errituekin, eta, kasu askotan, gaur egun arte iraun dute.
Eguzkiaren etorrerarekin, herriek lurraren emankortasun garaiaren etorrera ospatzen dute.
Egun horietan ospatutako errituetan, hildako senitartekoei, biziak zaintzeko eskatzen zieten.
Kultura askotan, Gabonetan eguzkia gurtzen da, su handiak piztuz.
Erritu horiek guztiak, egun, Euskal Herrian bezalaxe, kristautasunak izan zuen eraginaren ondorioz, egin zuenaren ondorioz, paganismoaren eta kristautasunaren nahasketa dira.
Ez ditzagun ohitura zaharrak ahaztu!

2011/12/21
Nik euskaraz bizi nahi dut! Eta zuk?
Filosofia horri jarraiki, arlo askotako jendea ari da bere ekarpena egiten. Batzuek, ekintza ezagunagoak burutuz, hala nola, Esne Beltzak sortu duen kanta edota hogeita bat euskal idazleren artean osatu duten liburua. Beste batzuek, hainbeste oihartzun ez dute, ekimen apalagoen bidez ari dira, baina guztion beharra dago. Izan ere, euskaraz bizitzeko nahia agertzeko moduak hamaika izanagatik, hamaika dira ere euskaraz bizitzeko hautua gauzatzeko erak. Zein da zurea? Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak pasa den urriaren 28an aurkeztu zuen Euskaraz bizi nahi dut dinamika Donostiako Doka Kafe Antzokian. Dena dela, udan zehar hainbat eta hainbat izan dira abian jarri eta euren ekimenak aurretik burutu dituztenak. Euskaraz bizitzearen nahia aldarrikatzea du helburu aipatu dinamikak, zelan eta euskararen aldeko eragile guztiak nola edo hala zipriztinduz. Hortaz, euskaraz bizi nahi duen orok ekarpena egitea da bere baitan jasotzen duen filosofia.
2011/12/20
Literatura tertuliako 11. saioa burutu zuten Seguran.
Berezia izan zuten, liburu azoka aitzakia, beronen egitarauaren barruan txertatua zegoen tertulia. Goizalde Landabaso bilbotarra izan zuten Botikaxahar kulturgunean eta bere “Bränskint” ipuin bilduma liburua mintzagai.
Ordu eta erdiko solasaldi aberatsa izan zen eta besteak beste, argitu zizkien Goizaldek, liburuaren izenburuaren nondik norakoak; zergatik ipuinak, nola eraikitzen doan hiria eta baita zergatik iluntasun bere ipuin-poemetan. 12.ena martxo amaieran egingo dute.
Abenduaren 27an, Gospel kontzertua ere burutuko dute Seguran, arratsaldeko 7etan mojen komentuan. Errepertorioko abesti gehienak euskaraz kantatuko dituzte.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)