Sarritan gaztelaniazko hitzak erabiltzen ditugu biraoka hastean. Hori horrela izanik, euskarazko birao lehiaketa antolatu du Ordiziako Gazte Asanbladak. Abenduaren 2tik 4ra izango da lehiaketa; hau da, ostiraletik igandera.
Lehiaketan parte hartu nahi duenak biraoa paper batean idatzi behar du bere izen-abizenak jarriz, eta tabernetan jarriko dituzten postontzietan sartu. Lehiaketako lehen bostek Goierriko Hitzaren urteko harpidetza lortuko dute.
2011/11/29
Mintzodromoa izango da Beasainen Liburu eta Disko Azokaren barruan
Mintzodromoa egitasmoa antolatu da abenduaren 17an, Liburu eta Disko Azokaren barruan, euskararen kale erabilera sustatze aldera. Horretarako, karpa bat jarriko dute Gernika pasealekuan eta euskara ikasten ari den jendea euskaraz hitz egiten duen jendearekin eseriko da mahaiaren bueltan intereseko gaiez hitz egiteko.Ordubeteko bi saio izango dira, bata 17:00etan hasiko da eta bestea 18:00etan. Parte hartu nahi duenak abenduaren 3ra arte, larunbata, eman dezake izena 943 02 81 00 telefono zenbakian edo mintzalaguna@beasain.net e-posta helbidean.
Beasaingo Udalak, Udal euskaltegiak, Mintzalagun egitasmoko kideek eta Goiztiri AEK-k antolatu dute ekimen hau.
Mintzodromoa
View more documents from goiztiriaekgoierri
2011/11/28
Logotipo lehiaketa izango da 25.urteurrena ospatzeko
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak 25 urte beteko ditu ikasturte honetan eta,
hori ospatzeko eta irudikatzeko, logo lehiaketa antolatu dugu. Lehiaketa edonori
irekia dago, eta parte hartu nahi izanez gero azpian agertzen diren oinarriak
eta baldintzak onartu beharko dira. Animatu eta parte hartu!
Logotipo lehiaketa
View more documents from goiztiriaekgoierri
2011/11/24
Maite zaitut
Pirrit eta Porrotxen abestirik ezagunena duzue Maite zaitut abestia. Honezkero, buruz jakingo duzue guztiok, ezta? Ea letra osatzeko gai zareten, lagunok!
Maite zaitut
View more documents from goiztiriaekgoierri
2011/11/23
Igartubeitia museoan izan dira Beasaingo goizeko taldekoak
Ezkio-Itsasoko Igartubeitia interpretazio-museoan izan ziren joan den ostegunean, azaroak 17, Beasaingo goizeko taldeko ikasleak. Goiz pasa ederra egin zuten eta euskaltegiko eta blogeko irakurleoi bertan ikusitakoa kontatu nahi izan digute azpiko testuaren bitartez. Irakurri eta ea zer iruditzen zaizuen!
Igartubeitia baserriaView more documents from goiztiriaekgoierri.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)