2011/03/31

17. Korrika kulturala Goierrin.

APIRILAK 1:
  • ITSASONDON, Laktrikun taldeak “Prest gaude” antzezlana taularatuko du. Iluntzeko 22:00etan,eskolako aterpean.Sarrera doakoa.
  • ZEGAMAN, “Zenbat gazte ausart!” korrika dokumentala ikusgai izango da kultur etxean 19:00etatik aurrera. Ondoren, Tobera musika eskolako txistulariekin poteoa eta Juan Karlos Irizar musikalariak disko aurkezpena.
  • IDIAZABAL: Gipuzkoako korrika 1.mus txapelketa jokatuko da, Xume tabernan gaueko 22:30ean hasita.
APIRILAK 2:
  • ZALDIBIA: Lardizabal eskolako gurasoek “Handaren sorpresa” lana antzeztuko dute eskolan, 17:00etan. Honekin batera, korrikaren aldeko diru bilketa eta korrika materiala salgai plazan.
  • LAZKAO: Plazan, 18:30etik aurrera korrikaren aldeko festa: taloak, dantzarik, trikitilariak...
  • ORMAIZTEGI: Arratsaldean Gipuzkoako korrika 1.mus txapelketa jokaldiak emango dira eta korrika materiala salgai plazan.
  • LEGORRETA: Korrikaren aldeko eguna: frontenis lehiaketa, mus txapelketa hauek arratsalde partean eta iluntzean bertso-afaria.
  • ATAUN: Korrika eguna: 18:00tatik aurrera San Gregorion, euskaraokea,patinaia erakustaldia...20:30ak aldera talo afaria eta ondoren “Zenbat gazte ausart!” dokumentala.
APIRILAK 3:
  • LAZKAO: Lazkao txiki gogoan. Lazkao txiki zelaian,eguerdiko 13:00etan. Bertan bilduko direlarik Goierriko bertso eskola, Oin Arin dantza taldea, Lazkao txiki musika eskola....
  • ZEGAMA: Erle eguna izanik, frontoian arropa salmenta goizeko 10:30etik aurrera.

2011/03/29

2011/03/25

Asteburu honetako KORRIKA 17ren egitaraua Goierrin.

Datorren asteburura begira 17.KORRIKA KULTURALAK biltzen dituen ekimenak hauxek:
  • Itsasondon, korrika afaria izango da, iluntzeko 21:30ean , martxoaren 25ean.
  • Legorretan, martxoaren 25ean, korrikaren alde, gaztetxean SWITCH musika taldeak kontzertua eskainiko du. Iluntzeko 23:30ean eta sarrera 3€.
  • Gipuzkoako korrika 1.mus lehiaketa dela-eta , datorren larunbatean, hilak 26, Bi herri hauetan izango dira jokaldiak; Ezkio Itsason izango da arratsaldeko 17:30ean eta Ataunen 15:30ean.
  • Ataunen, bertso-saioa izango da , martxoaren 27ean, 18:00etan, San Martingo Herri Antzokian “Hamaika Bertutekoen” eskutik. Bertsolariak: Mantxi, Asier Otamendi,Julen Zelaieta, Adur Gorostidi, Mikel Arrillaga eta Aitor Urbieta. Gai-jartzaile lanetan Asier Ibaibarriaga izango da. Sarrera: 5€.
  • Zaldibian, martxoak 26, larunbata, arratsaldeko 16:30ean. Gazte Asanbladak antolatuta plazan .
  • Seguran, Iparra-Hegoa izanik, arropa egongo da salgai plazan.