Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak heriotza izango du hizpide hilabete honetako mintzatertulian; Nerea Erkiaga adituak "Hil arte bizi. Heriotzaren aurrean ere, gure era" hitzaldia eskainiko du azaroaren 14an, 18:00etan, Barrena kultur etxean. Besteak beste, heriotzaren aurrean ditugun eskubideei eta har ditzakegun erabakiei buruz hitz egingo du Erkiagak. Antolatzaileek jakinarazten dute hitzaldia ez dela gomendagarria dolu prozesuan daudenentzat; gainerakoak, gonbidatuta zaudete.
2024/11/06
Heriotza hizpide
Irteera Tolosara Hitzarok antolatuta
Ordiziako Hitzaro euskara elkarteak irteera antolatu du Tolosako alde zaharra eta Andre Maria eliza ezagutzeko. Azaroaren 29an Garagartza plazako geltokitik abiatuko da autobusa, 9:30ean. Ohi bezala, Mintzalagunentzat, AEKko ikasleentzat eta Hitzaroko bazkideentzat doan da irteera; gainerakoek 5 euro ordaindu behar dituzte.
2024/11/04
HItz ezkutua lehiaketa: urriko irabazlea eta azaroko lehen pista
Astelehen on!
Konturatuko zineten bezala, Euri-tanta da urriko hitz-ezkutua. Oraingo honetan Anitzak taldea izan da asmatzen lehena. Saria —bi lagunentzako gosaria Ordiziako Kixket kafetegian—zozketatu egin dute, eta Silvia Fernandezek eraman du.
On egin, Silvia!
Eta, orain, adi! Hemen doa azaroko lehiaketako lehen pista:
1. pista: Gehienetan oharkabean bada ere, guztiok egiten dugu, eta, gainera, etengabe.
Zer ote da?
Jokoaren arauak:
- Astero
pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin,
bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste
batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina
izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko
dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin
asmatuta, puntu bat.
Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu
gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
https://labur.eus/hitz_ezkutua
2024/10/21
Urriko hitz-ezkutua: hirugarren pista
Hona hemen hilabete honetako hitz-ezkutua lehiaketako hirugarren pista. Orain bai, ezta?
1. pista: Bakar batek ez du askorako balio; asko elkartuz gero, ordea, altxor bat da.
2. pista: Bi lagunek antz handia dutela adierazteko halako bi bezalakoak direla esaten da.
3. pista: Azken egunotan milaka erori dira gure inguruan.
Jokoaren arauak:
- Astero
pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin,
bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste
batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina
izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko
dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin
asmatuta, puntu bat.
Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu
gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.
- Erantzuna nola eman:
Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
Idatzi hemen zure erantzuna:
2024/10/14
Urriko hitz-ezkutua: bigarren pista
Ba al dakizue zein den hitz-ezkutua? Ea bigarren pistarekin asmatzen duzuen! Hemen doa: