2024/10/08

Urriko kultura-ekintzak

Ikasturte honetan hiru kultura-ekintza egingo ditugu; hiruhileko bakoitzeko bat. Lehenengoak badu data: urriaren 16an, Ezkioko Igartubeiti Baserrira joango gara, eta bertako habe-dolarea martxan ikusteko aukera izango dugu.

Bestalde, Hitzaro euskara elkarteak irteera antolatu du  Oreretako jantziaren zentrora. Urriaren 25ean izango da.  Animatu parte hartzera!

 

Urriko hitz ezkutua: lehenengo pista

Hasi berri dugun ikasturte honetan ere jarraipena emango diogu Hitz-ezkutua lehiaketari!  Hemen doa, beraz, urriko lehen pista. Eragin buruari! 

1. pista:  

Bakar batek ez du askorako balio; asko elkartuz gero, ordea, altxor bat da.



Jokoaren arauak: 

  • Astero pista bat emango dugu, hiru guztira. Lehenengo pistarekin, bigarrenarekin zein hirugarrenarekin eman dezakezu erantzuna. Aste batetik bestera erantzuna alda dezakezu, baina puntuazioa desberdina izango da: lehenengo pistarekin asmatzen baduzu, hiru puntu lortuko dituzu; bigarren pistarekin asmatuz gero, bi puntu, eta hirugarrenarekin asmatuta, puntu bat. Amaieran, laugarren astean, erantzuna jakinaraziko dugu blogean. Puntu gehien lortu dutenen artean zozketatuko da hilabeteko saria.

  • Erantzuna nola eman:
    Erantzuna emateko, esteka honetan sakatu eta idatzi eskatuko zaizkizun datuak: erantzuna, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat.

       Idatzi hemen zure erantzuna:

       https://labur.eus/hitz_ezkutua

2024/09/11

Bertako produktuen zozketaren zenbaki saritua: 0481

Dakizuen bezala, Ordiziako Euskal Jaien azokan bertako produktu sorta zozketatzen dugu urtero. Mahaia produktu ederrez bete dugu, argazkian ikus daitekeen bezala: 


Goiz osoan errifak saltzen aritu eta gero, ordu bi eta erdietan egin dugu zozketa.
Argazkian ikusi daitekeen moduan, 0481 zenbakia izan da saritua.

 


Saritua agertu da eta eramandu saskia. Saritua honako hau izan da: Aitzol Arruabarrena, Lazkaomendikoa. 

Zorionak, Aitzol! Gozatu.