2022/04/02

Goierriko KORRIKA kulturala


Badator 22. KORRIKA Goierrira! Egun  berezia izango da apirilaren 8a, eta egun hori girotzen hasteko eta nola ez, eguna gozatzeko Goierriko KORRIKA batzordeek egitarau itzelak antolatu dituzte. Jarraian dituzue batzuk:  
























  











Horretaz gain, aipatu nahi dugu Goierriko Hitzak KORRIKAren gehigarria kaleratu duela, oso interesgarria. Bertan ibilbidea, egitarauak, elkarrizketak etab. dituzue: 

https://issuu.com/goierrikohitza/docs/korrika-2022



2022/03/30

KORRIKAko bi petoren irabazlea

Martxoko lehiaketaren irabazlea Feli Veguin izan da! KORRIKAko bi peto zuretzat! Laster izango duzu petoa jantzi eta KORRIKA egiteko aukera. ZORIONAK. 


Gogoratu KORRIKAko petoak nahi badituzue gerturatu Beasaingo herri dendara. 

2022/03/28

Badator KORRIKA

Ostegunean KORRIKA abiatuko da Amurriotik, eta apirilaren 8an Goierrira iritsiko da. Oso gutxi falta da. 

Gu buru-belarri gabiltza lanean eta ikasleak ere noski! 

Prest zaudete? TIPITAPA  TIPITAPA KORRIKA!!! 





2022/03/24

Ahoz aho jaialdia

Ahoz Aho ahozkotasunaren jaialdia ospatu da Ordizian eta egitasmoari amaiera emateko, Barrena Jauregian ipuin-kontakizuna burutu da Maider Delgado narratzailearen eskutik. Gure ikasleak hortxe izan dira: 







2022/03/18

Irteera Legazpira

Zegamako eta Ordiziako ikasleak,  Hitzaro euskara elkarteko kide batzuekin batera, Legazpi bisitatu dute. Lenbur Fundazioko Olatz Condek eta Birjinia Etxeberriak gidatuta, Txillida lantokia eta ondoren industrializazioari eskainitako fabrika, eta horretaz gain, 1950eko eskola ere ezagutu dute. Jarraian Ordiziako jubilatu taldeko Josemarik egin duen bideoa: